“Ze Zapore!” inaugurazioa EGIBIDE-Molinuevo campusean

 

Molinuevoko campusak jasoko du astearte honetan, azaroaren 10ean, “Ze Zapore!” saltegi berriaren inaugurazioa, Administrazioa eta Marketina zikloaren enpresa txikien sorkuntza esparruan. Ekitaldi hau 11:00tik 11:30era izango da 208 ikasgelan, eta eskuz egindako gozogintzako produktuak ikusi eta dastatzeko aukera emango da.

Gertaera honen gai nagusia, Photocall tradizionalaz gain, “TikToks” animatuak egitea izango da; eta EGIBIDEko ikasle eta irakasleei irekita egongo da.

(Pandemia egungo egoera dela eta, ekitaldia EGIBIDEren “Covid-19” control zorrotzak jarraituko ditu.)