Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuetarako beken deialdi eguneratua ireki du

Hamar laguntzak, 3.000 eurokoa bakoitza, azken bi urteetan Egibideko Goi Mailako Heziketa Zikloetako tituludunei begira prestatu dira   

Vital Fundazioak berrikuntza teknologikoko proiektuak garatzeko beken deialdia berritu du, urtero eguneratzen baitu ekimen hori, merkatuaren eskarira egokitzeko arlo berriak sar daitezen.

 

Laguntzak eskatzeko dokumentazioa webgunetik deskargatu eta posta elektronikoz bidali behar da hilaren 18tik 22ra bitartean.

 

Vital Fundazioak lotura estua du Arabako Lanbide Heziketarekin, eta hori izan da, historikoki, erakundearen lehentasunetako bat. Beka hauek eskatzeko, beharrezkoa da Egibideko campusetako batean (Arriaga, Jesus Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo edo Nieves Cano) Goi Mailako Teknikari titulua lortu izana azken bi ikasturteetan. Beken iraupena 2023ko urriaren 2tik 2024ko ekainaren 21era bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.

 

Beken xede diren arloak honako hauek dira:

  • Kalitate-prozedurak laborategi kimikoan
  • Ingurumen-sentsibilizazioko prozedurak hezkuntza arloan (honi izena aldatu zaio)
  • Ostalaritzaren kudeaketa integrala
  • Ekipo informatikoa
  • Industria-ekipoen mantentze-lanen kudeaketa
  • Sistema 4.0 industrian integratzea
  • Hezkuntza-laguntzarako eta ikasketa bideraturako programa Mediateketan

Eta sartu diren berriak honako hauek:

  • Sistemak kudeatzeko prozedurak: kalitatea, ingurumena, laneko segurtasuna eta osasuna
  • Komunikazioa, administrazioa eta kudeaketa LHko ikastetxe batean eta
  • Ikus-entzunezko edukiak sortzeko espazio bat kudeatzea

INFORMAZIO GEHIAGO