“Harry Potter”: Irakurketa Maratoia urtarrilan Mediateketan

Urtero bezala, irakurzaletasuna sustatzeko jardueren barruan, EGIBIDEko Mediateketan IRAKURKETA MARATOIA ospatzen da eta, aurtengoa zortzigarren edizioa dugu.

Irakurketa Maratoiaren jarduera, ezarritako orduetan zehar, liburu bat ahoz, hainbat hizkuntzatan eta etenik gabe irakurtzean datza.

Jarduera honek hainbat helburu ditu:

  • Obra zehatz bat eta haren egilea ezagutarazi.
  • Irakurketaren gustua eta plazera sustatzea.
  •  
  • Irakurketarekiko jarrera eta trebetasuna hobetzea.
  • Irakurketa partekatua egitea, errespetu eta entzute giro

 

Aurten, Egibideko ikasleen laguntzarekin, aukeratu dugun obr, J. K. Rowlingen Harry Potter eta sorgin- harria da, denok ezagutzen dugun fantasia generoaren klasikoa.

Zure taldearekin parte hartu nahi baduzu, Mediatekako arduradunarekin hitz egin dezakezu eta ordua hitzartu.

  • Data: urtarrilaren 12tik 26ra
  • Mediateka ordutegia
    • Bere kabuz parte hartu nahi duenak errekreo orduan izango du aukera.
  • Lekua: Mediateka

Beti bezala, Mediateka taldean zuen esanetara gaude edozein iradokizun e

do ekarpen jasotzeko, guztion artean irakurketa-maratoi zoragarri bat antolatzeko.

Informazio-liburuxka bat uzten dizuegu. Bertan, Maratoiari buruzko informazioa duzue. Gainera, geure Instagrama (@egibide_mediateka) jarraitzea gomendatzen dizuegu, sorpresa eta berri guztiak ez galtzeko!

Zuen zain egongo gara Harry Potterren mundu magikoan!