Landa Negozioetako Marketin Digitalaren proiektuaren 5. edizioa
Atzo, urtarrilak 26, osteguna, zabaltzeko ekitaldia egin zen. Bertan izan ziren enpresa parte-hartzaileen ordezkariak, Lanbide Heziketako zentroetakoak (Egibide eta Ciudad Jardín) eta proiektuaren garapenean parte hartzen ari diren ikasleak, eta baita Iñaki Guillerna, Arabako Foru Aldundiko Erronka Demografikoaren zuzendaria ere.
Egibidek eta Ciudad Jardín Zentroak elkarrekin garatzen dugun ekimen honek 6 urteko ibilbidea du eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen dugu. Gure lurraldeko landa-eremuetako enpresa txikiei marketing digitaleko estrategia bat sortzen eta hura garatzeko tresnak ezartzen lagundu nahi die.
Egibideren aldetik, eta Juan Carlos Pérez Muro hezitzaileak koordinatuta, proiektu honetan parte hartzen dute Molinuevoko campuseko Marketing eta Publizitate zikloko ikasleek eta ziklo horretako ikasle ohiek.
Egibideren tutoretzapeko enpresak honako hauek dira bosgarren edizio honetan:
Nabarmendu eta eskertu behar dugu, beste behin ere, ekimen honen garapenean inplikatuta dauden proiektuaren koordinatzaileak eta Egibideko ikasleek egindako lana, gure lurraldeko negozio txiki horiei laguntzeko, beren jarduera digitalizazioak planteatutako erronka eta aukeretara egokitzen egin duten lan guztiagatik.
Lan horrekin ekainera arte jarraituko dute aurreikusitako programazioa garatzen, eta, gainera, hainbat tailer eta jarduera egingo dira Arabako Kuadrilletako landa-negozio guztietara irekita.
Eskerrik asko eta zorionak!