“Marketin Digitala” V. edizioa LH Arabako ikastetxean

Arabako landa-eremuko hogei bat negozio txikik marketin digitaleko tresnak erabili dituzte Egibideko (Hetel) eta Ciudad Jardin-eko (Ikaslan) Marketineko eta Publizitateko eta Salmenten Kudeaketako Goi Mailako Zikloko ikasleen laguntzarekin, bi ikastetxeetako irakasleek eta ikasle ohiek gidatuta. Sariak ostegun honetan emango dira, 18: 00etan, Ciudad Jardín Institutuan.

Arabako Foru Aldundiak sustatutako proiektuaren helburua enpresa-ekimen horien lehiakortasuna bultzatzea da, horietako gehienak landa-eremuan kokatutako enpresa txikiak izanik.

ESPERIENTZIA ABERASGARRIA

Lanbide Heziketako zentroek enpresei lagundu diete komunikazio digitaleko estrategiak diseinatzeko eta ezartzeko eta beren produktuak eta zerbitzuak online saltzeko proiektuetan.

Gure ikasleek benetako proiektuetan lan egiteko eta konpetentzia profesional eta pertsonal berriak garatzeko aukera izan dute. Duela bost urte hasi genuen esperientzia oso aberasgarria da oraindik.

ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK

Parte hartu duten enpresek sektore oso desberdinetan egiten dute lan. Landareen eta laboreen hobekuntzarako parke agriboltaikoak bultzatzen dituzten enpresetatik, muskuluen sendotzean eta txakurren fisioterapian, ibilgailuentzako zibersegurtasunean, ehun-diseinuetan, landetxeetan, upeltegietan, ingurumen-kontserbazioan eta -hezkuntzan edo landa-dekorazioan eta artisau-dekorazioan adituak direnetatik igaroz.

Parte hartu duten enpresen balorazioa oso positiboa izan da. Guztiek tresna digital desberdinak txertatu dituzte, beren beharren eta garapen-unearen arabera.