Txangoa Bartzelonara DBH 4.

Beren hezitzaileek lagunduta, apirilaren 25ean, 26an eta 27an, Arriaga, Nieves Cano eta Jesus Obrero campusetako  DBHko 4. mailako 175 ikaslek etapa bukaerako bidaia disfrutatu dute Bartzelonan. Hiru egun trinko hauetan bertoko lekurik esanguratsuenetariko batzuk bisitatzeko aukera izan dugu, hala nola, Güell parkea, Sagrada Familia, Batlló etxea, auzo Gotikoa… Hala ere, bigarren egun osoa eman genuen olgetan Port Aventuran, euriak ezin izan zuen eragotzi ondo pasatzeko gogoa!

Ezbairik gabe, bidaia hau etapa honetan bizi izandakoari eta ikasitakoari amaiera bikaina emateko modurik onena izan da. Campus eta talde ezberdinetako ikaskideen  arteko harremana estutzeko aukera paregabea izan da, baita gelatik kanpoko  ikasleen eta irakasleen artekoa ere.

Bidaia ahaztezina!

ARGAZKIAK