Susumu Koyama maisu txokolategilearen eskola magistrala / “Master Class”-a
EGIBIDE-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako gure ikasleek ez dute erraz ahaztuko Susumu Koyama, japoniar txokolategile maisua DTA-tik pasatu izana. Euskadira bisita aprobetxatuz, txokolatearen inguruko bere jakituria osoaren eskola magistrala eman zien Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei. Ondoren, astelehenean, jardunaldi bera eman zien Euskadiko chef-ei Gastronomiazko Euskal Anaiartean.
Susumu Koyamaren taldekide diren 50 pertsona baino gehiagok Ostalaritza Eskola bisitatu zuten eta gure ikasleekin Te berde bizkotxoaren lantze eta dastatzea partekatu zuen.
Den denak harrituta eta esker oneko geratu ziren jardunaldi atsegingarri harekin.