Slow Food Jardunaldiak EGIBIDE-Mendizorrotzan
EGIBIDE Mendizorrotzako Ostalaritza Eskolak azaroaren 13tik 15era izango diren Janari eta gastronomia ondarearen aldeko XII. Kultura Jardunaldiak hartuko ditu honako helburu hauekin:
– Gure ingurune gertuenean Slow Food filosofia ezagutaraztea eta tokiko bioaniztasunaren berreskuratze eta maneiuaren aldeko ekimenak garatzen dituzten erakunde eta pertsonak biltzea.
– Sukaldaritzaren profesionalen eta egunero elikadura esparruaren inguruan sortzen diren galderak erantzuteko eskakizuna egin duten partaideen arteko esperientzia eta proposamenen trukea erraztea.
– Gure gizartean elikadura ondare kulturalaren zaintzari dagokionez eta bereziki kalitatezko tokiko produktuen zaintzari dagokionez, emakumeak betetzen duen paper nagusia zabaltzea.