EGIBIDEk sistema integratu bat du ezarrita honako hauek kudeatzeko:
* Kalitatea:
Bureau Veritasek ziurtatua, ISO 9001 arauan oinarrituta
* Ingurumena:
Bureau Veritasek ziurtatua, ISO 14001 arauan oinarrituta
Aldi berean, EGIBIDEk egiten du urtero
publikoarekin eta beste alderdi interesdun batzuekin gure ingurumen-portaerari buruz komunikatzeko eta hitz egiteko tresna gisa. Erakunde ziurtatzaileak baliozkotu egiten du jokabide hori, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1221/2009 (EE) Erregelamenduaren arabera. Erregelamendu hori Batzordearen 2017/1505 (EB) eta 2018/2026 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen, ingurumen-kudeaketako eta -auditoretzako sistema komunitario batean (EMAS) erakundeek borondatez parte hartzeari buruzkoak.
* Laneko Segurtasuna eta Osasuna (ISO 45001 arauan oinarrituta)
* Konplimendu Penala (arrisku penalak, UNE 19601 arauan oinarrituta)
* eta Datuen Babesa, Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren bat etorriz.
Aurrekoaz gain, 2024ko maiatzean EGIBIDEk “KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA” lortu du, EUSKALITek emana
AUTOKONTSUMORAKO INSTALAZIOA EGIBIDE ARRIAGAN
Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari lotutako proiektua, energia berriztagarriko iturriekin, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoa ere, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU