Shubbam Barroso (Batxilergoa) X. Ekonomiako Olinpiadetan

 

Shubham 2015ko Korrikan

Duela egun batzuk Batxilergoko 2. mailan gure ikaslea den Shubham Barroso, X. Ekonomiako Olinpiadetako azken faserako sailkatu dela jakinarazi ziguten. Olinpiadak Santiago de Compostelan izango dira ekainaren bukaera aldera. Parte hartuko duten Euskal Herriko beste bi ikasleak Aita Andrés de Urdaneta (Loiu) eta Askartza Claret (Leioa) ikastetxekoak dira. Shubham gure ikastetxean hasi zen DBH 1go mailan.

Hemendik Shubham, bere irakasleak (Patxi Pérez de Mendiola eta Gema Axpe), bere tutorea (Ana Montoya) eta gure gainontzeko lankideak zoriondu nahi ditugu. Jarraian, hirugarren ebaluaketako azterketen artean berari egindako elkarrizketa txiki batean emandako erantzunak uzten dizkizuegu.

¿Zergatik aurkeztu zinen X. Ekomonia Olinpiadetara?

Egia esanda, Ekonomiako irakaslea eta tutorea izan ziren proposatu nindutenak eta gainera, nire klaseko kideak ere animatu ninduten. Nire gurasoek esaten didaten moduan “edozer gauza egitera apuntatzen zaren horietakoa zara”. Gauza hauetan parte hartzea gustatzen zait eta horregatik aurkeztu nintzen.

Nolakoak izan ziren frogak? Zer izan zen zailena? Eta errazena?

Egin zizkiguten frogak nahiko atsegingarriak iruditu zitzaizkidan mota askotakoak izan zirelako: teoriazkoak, arrazoiarekin zer ikusirik dutenak eta matematikarekin erlazionatuta daudenak. Ikasturtean zehar ez du denborarik ematen Batxilergoko curriculuman jartzen duen guztia ematera, beraz, zenbait proba ezinezkoak egin zitzaizkidan. Hala ere, enuntziatuak ez ziren zailak eta honek asko laguntzen du.

Finalean egotea espero zenuen?

Ez. Parte-hartzaile ugari zeuden eta kontziente zara egin dituzun akatsez. Tripak jaten dituzu zenbait egunetan eta egia esanda ez nuen espero.

Etorkizunari begira, zer ikasiko duzu Batxilergoa bukatzen duzunean?

Ez daukat oraindik erabakita baina nire lehenengo aukera EHUn Ekonomiako Gradua ikastea lirateke.