Lanbide Heziketatik Unibertsitaterako Sarrera 2024-2025 Ikasturterako
UPV/EHUn izena eman nahi duten LHko ikasleek honako inprimaki hau bete beharko dute:
Zentroak ikasleari jakinaraziko dio erabiltzaile-kodea, ikastetxeko posta elektronikoaren bidez (@ikasle.egibide.org).
Ikasleek kode hori dutenean, EHUn erregistratu beharko dute: Erregistroaren esteka
Alta eman ondoren, gainerako izapideak SARBIDEA aplikazioan egingo dira.
Erregistratzerakoan edo onarpen-eskaera egiterakoan prozesua egitea eragozten dizun arazoren bat baduzu, bete ezazu, mesedez, formulario hau, EHUri jakinarazi ahal izateko.
Izena emateko epea 2024ko martxoaren 22ean amaituko da.
- SARBIDEAn behin-behineko matrikula egiteko eskuliburua
- BIDEO TUTORIALA: USEko behin-behineko matrikula
- Prozesuaren faseen egutegia
- Tasak
- Unibertsitatera Sartzeko gaitasun-proben tasaren murriztapen edo salbuespenaren aukera
EHUk tasa murrizteko aurreikusten dituen egoeretako batean bazaude, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko duzu zure campuseko idazkaritzan; horretarako, hitzordua hartu beharko duzu aldez aurretik.
UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA (USE)
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)
Maiz egiten diren galderak
Ondoren, EHUk UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA (USE)ren gaineko errazten dituen ohiko galdera-bateria bat ematen ditugu
Graduen Zerrenda
Hurrengo loturan EHUn dauden graduei buruzko informazioa