HIZKUNTZA IKASTAROAK ATZERRIAN (DBH eta Batxilergoko ikasleak)
ESKABIDEA NOLA EGIN
Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.
- Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq)
- Betetzeko epea: | 2024ko azaroaren 28ra arte
- Bide honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar
- Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN
- Betetzeko epea: | 2024ko azaroaren 28ra arte
- Ikastetxean aurkezteko epea (beharrezkoa): | 2024ko azaroaren 28ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen
- Laguntza dokumentua
- Ikastetxean bertan, bide presentzialean: | 2024ko azaroaren 28ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen
BETEKIZUNAK
- Eskabidea garaiz eta behar bezala aurkeztea.
- Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; betekizun hori betetzetik salbuetsita daude «Eduardo Txillida» Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
- Aurreko deialdian emandako plazari berariaz edo inplizituki uko egin ez izana plaza veste ikasle bati esleitzea eragozteko eran edo garaian, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Beranduenez 2025ean betetzea 19 urte
- 2024-2025eko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko batean edo itunpeko pribatu batean egotea matrikulatuta, ikasketa hauetakoren batean:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. maila.
- Batxilergoko 1. edo 2. maila
- Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2022-2023 eta 2023-2024) ikasi behar izan da/dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bitartez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da.
Salbuespenez, curriculum-azelerazioa duten ikasleen kasuan (78/2024 Dekretua, ekainaren 18koa, Hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzutekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleentzat), ez da beharrezkoa izango eskatutako hizkuntza edo hizkuntzak Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikastea, baina azken bi ikasturteetan (2022-2023 eta 2023-2024) ikasi izanaren baldintzari eutsiko zaio.
- Aurreko ikasturtean gutxienez 7,00 puntuko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
Esleipena norgehiagoka bidezkoa izango da, eta, beraz, plaza esleitzeko ez da nahikoa izango gutxieneko nota horiek lortu izana. Beharrezkoa da, halaber, hurrenkera-zenbaki bat lortzea, ikaslea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko.