ZEREGINEN IKASKUNTZARAKO GELA

LEHENENGO ZIKLOA

Oinarrizko ikasketak

Hezkuntza-premia bereziak dituzten eta Irakaskuntza Ertainetako eskolatze arruntean sartzeko baldintzak betetzen ez dituzten 16 eta 21 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Gela honek helburu bezala du bere lan prestaketa eta bizitza heldurako sustatzea.

Hezkuntza-baliabide honek ezgaitasunarekin lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten nerabeen gaitzea eta prestaketa lortu nahi du, personal, giza eta lan arloan konpetenteago eta eraginkorragoak izateko.
Berritzegunek bideratutako ikasleak.

Zer ikasten da?

  • Komunikazio eremua.
  • Autonomia pertsonalaren eremua.
  • Giza-trebetasunen eta gizarteratze eremua.
  • Lan orientabiderako eremua.

Non egingo duzu lan?

Enpresa publiko edo pribatuetan, enpleguko gune berezietan zein babesturiko enplegu gunetan (babestutako enplegura sartzeko elbarritasun txikieneko % 33ko egiaztapena izatea beharrezkoa da).

Lanerako prestakuntzako lantegietan.

Zer ikasi dezakedan gero?

Zereginen irakaskuntzarako bigarren zikloa.

Bisitatu gure bloga

BIGARREN ZIKLOA

eraikin eta industri eta zuzkidura-instalazioetako oinarrizko mantenua

Lehenengo zikloko oinarrrizko ikasketak ondo ezarrita dituzten eta ikasketa espezifikoko multzo batean sakontze handia egiteko prest eta lan profil batera lotuta dauden gazteei zuzenduta dago.
Ziklo hau amaitzeko adin gorena 21 urtekoa da.
Berritzegunek bideratutako ikasleak.

Zer ikasiko dut?

Onarrizko heziketa eremua: Autonomia pertsonala eta komunikazioko eremua.
Giza-trebetasunen eta gizarteratze eremua.
Lanbide-Ikasketa espezifikoko eremua:

  • Hornikuntzetako oinarrizko mantenuak eta eraikinak.
  • Eskuzko muntaketa industrialak.
  • Biltegi industrialeko logistikarako laguntza.
  • Eraikin eta zuzkidura-instalazioetako garbiketa zerbitzua.
  • Garbitegi-zerbitzua.
  • Teknologia berriak eta informatika.
  • Lan gizarteratzea.
  • Lantokiko pestakuntza.

Non egingo dut lana?

Enpresa publiko edo pribatuetan, enpleguko gune berezietan eta babesturiko enplegu gunetan (*).

Lanak eta lanpostu nabarienak hauek dira:

  • Eraikinetako oinarrizko mantenuko langilea.
  • Industria mihiztatzeko eta muntaketako langilea.
  • Garbiketako langilea.
  • Garbitegi langilea.
  • Peoi industriala.
  • Biltegiko langilea.
  • Zerbitzu orokorreko laguntzailea.

(*) Babestutako enplegura sartzeko elbarritasun txikieneko % 33ko egiaztapena izatea beharrezkoa da .

Bisitatu gure bloga