SAME – Hezkuntzaren aldeko Munduko Astea
EGIBIDEk SAMErekin kolaboratu du aurten ere herritarrak Hezkuntzarako Eskubidearen bozeramaile eta ekintzaile gisa sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko eta ordezkari politikoengan eragiteko, hezkuntzarako eskubidearekin dituzten konpromisoak bete ditzaten.
Aurten, hezkuntza eraldatzaile batean jarri nahi dugu arreta, genero-ikuspegi argiarekin. Jarduera honen helburua historian zehar eta gaur egun ikusezin bihurtu diren emakumeak ezagutaraztea eta egoera horren kausak eta ondorioak zalantzan jartzea da. Horrela izango da:
- Ikasgelan, prestatutako unitate didaktikoen bidez
- Ikastetxeko Mediateketan ikasgelan landutakoaren emaitza aurkeztea
- Manifestuarekin bat eginez
¡Jarrai dezagun elkarrekin lanean hezkuntza unibertsal, berdintasunezko eta kalitatezkoaren alde!