Gizarteratzea, Irudi Pertsonaleko eta Ileapainketako eta kosmetikako ikasleek Salburua eta Lakuako zentro okupazionaletik etorritako desgaitasun intelektuala duten 73 pertsona hartu zituzten Molinuevon. Goiz osoa gure ile-apaindegian eta estetika zentroan igaro zuten, eta bertan, ile-mozketa eta masajeez gozatu zituzten. Bere aldetik, Gizarte Integrazioko ikasleriak, psikomotrizitate teknikako zenbait saio egin zituen, gorputz adierazpena, gorputz eskema, erritmoa, orientazio espaziala eta erlaxazioa lantzearen helburuarekin.
Lagun hauen etorrera baino lehen, Gizarte Integrazioko ikasleek euren kideak diren Irudi Pertsonaleko ikasleei saio orientatzaile bat eskaini zieten, zentro honetatik datozen pertsonekin nola komunikatu jakin zezaten. Ekintza hau Zerbitzu Ikaskuntza metodologiaren barnean dago. Oso oso ondo!