“RoboCup” proiektua nazioartekoa “Diario Noticias de Alava” egunkarian

“RoboCup” proiektua protagonista izan da “Diario Noticias de Alava” egunkarian (“Alava Objetivo 2023”). Artikuluak “Roskilde Tekniske Skole” (Danimarka), “Kuben” (Norbegia) eta “Keuda” (Finlandia) ikastetxen eta Egibideren arteko nazioarteko lankidetza jasotzen du. Eta hori guztia HETELen (Euskadiko LHko ikastetxeen elkartea) nazioarteko arloaren lanari esker.

“RoboCup” nazioarteko erronka bat da, non lehen aipatutako eskola guztietako ikasleek elkarlaneko robot baten programazioa garatzen duten, robot horrek bere lana ohiko robot industrial batek baino modu seguruagoan egin dezan.

IKUS ERREPORTAJEA (PDF)

DIGITALA