“Koopera-Berjantzi” proiektua Batxilergoko ikasleekin eta moda desfilea
Ehungintzak ingurumenean eta gizartean duen eraginaz sentsibilizatzeko, Batxilergoko ikasleak “Koopera-Berjantzi” proiektuaren parte izango dira egun hauetan, “Koopera” elkartearekin batera. Ekintza horietan “Cáritas Vitoria” erakundeak ere parte hartzen dau, eta Kooperako dendetara bisita egitea aurreikusten da, ingurugiroari eta gizarteari laguntzeko aukera lez. Hau da plangintza:
- Astelehenean, 22: Koopera proiektuari buruzko hitzaldi informatiboa
- Asteartean, 23: Gamarrako tailerretara bisita
- Asteazkenean, 24: Berjantzi dendak bisitatzea
- Ostegunean, 25: “Berjantzi” moda desfilea Jesus Obreroren atarian (12: 30ean).