Jardunbide egokien gida adimen-desgaitasuna duten pertsonei lan-ingurune inklusiboetan laguntzeko gida aurkeztu da
Egibide-Molinuevoko ekitaldi-aretoan aurkeztu da astelehen honetan desgaitasun intelektuala duten pertsonei lan-ingurune inklusiboetan laguntzeko Jardunbide Egokien Gida. Ekitaldian izan dira Rafael Abásolo, (Har-Eman) Arantxa Ibañez de Opacua, Fundación Vital Fundazioko zuzendaria eta Xabier López de Santiago, Egibideko LHko zuzendaria. Gidaren helburua da lan-munduan adimen-urritasuna duten pertsona gehiago egotea eta ingurune inklusiboari laguntzea, gaur egun oraindik lan-munduan dauden zalantza asko argituz.
Ekitaldian, halaber, Gizarteratze, Marketin eta Publizitateko ikasleak izan dira eta irakasleak, gida hau ondo burutu dutenak, baita adimen-urritasuna duten pertsonak ere, proiektua garatzen lagundu dutenak, errealitate bihurtu den proiektu honen parte diren erakundeez gain. Besteak beste, Idoia Moreno, Carles Comas, Oihane Sarasti eta Jair Miranda ikasleak –elkarrizketa interesgarria izan du Alvaro Martínez de Antoñanak (“Caype”) – eta Josune Lekuona, Dani Garduño eta Belén Vicente irakasleak izan dira, Angel Remirez de Ganuzak modu inklusibo eta sortzailean diseinatutako gida honetan lan egin duten ikasle eta irakasleen ordezkari gisa.
Gida lan-munduari lotutako hainbat zentro eta erakundetan banatuko da, eta birtualki ere egongo da presente Har-Eman, Egibide eta Vital Fundazioaren web-gunean, Gidaren aurkibideak bere planteamenduen ideia bat ematen digu:
- Zergatik gida hau?
- Zer esan nahi du adimen-desgaitasuna izateak Gaindi itzazu oztopoak!
- Komunikazio inklusiborako aholkuak
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonak lan mundu Laneratze inklusiboaren onurak
- Adimen-desgaitasuna duen pertsona bat kontratat Enpresan jardunbide egokiak izateko aholkuak