75. urteurreneko Liburuaren Aurkezpena

Otsailaren 6an Diocesanas-Jesús Obrero “EGIBIDE”-ren 75 urteurreneko Liburua aurkeztu zen. Ekitaldian gure historia gertuaren parte diren lau hezitzaile ohien hitzak entzun genituen Mari Cabrerizo, Juanjo Garmendia, Marisa Ibáñez eta Sixto Gonzálezena.

Pedro Rodríguez Tellería liburuaren koordinatzailearen laguntzaz, hitzaldi-topaketa zoragarri batez gozatzeko aukera izan genuen eta lau gonbidatuek zenbait pasadizo eta gogoeta ezagutaraztera eman zizkiguten.

ARGAZKIAK

Mila esker ekitaldira hurbildu zineten guztioi eta bereziki, Mari, Juanjo, Marisa eta Sixtori.

Mila esker bihotz-bihotzez!