“Jardunbide Egokien Gida adimen-desgaitasuna duten pertsonei lan-ingurune inklusiboetan laguntzeko” aurkezpena
Astelehenean, martxoaren 14an, 12:00etan, Egibide-Molinuevoko ekitaldi-aretoan (ordu erdi lehenago prentsaurrekoa izango da Mediatekan), lan-ingurune inklusiboetan adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko Jardunbide Egokien Gida aurkezpena egingo da. Har Eman eta Egibide elkarteak sustatuta, eta Vital Fundazioaren laguntza nagusiarekin, lan-munduan adimen-urritasuna duten pertsona gehiago egotea eta ingurune inklusiboa lortzen laguntzea du helburu, gaur egun oraindik lan-munduan dauden zalantza asko argituz.
Ekitaldian, Egibideko Gizarteratzeko LHko Ikaslegoa, Marketin eta Publizitate ziklo-ko ikasle eta irakasleak izango dira, gida hau ondo burutu dutenak, bai eta adimen-urritasuna duten pertsonak ere, proiektua gauzatzen lagundu dutenak, proiektu hori osatzen duten erakundeez gain.