Industria Digitaleko Unibertsitate Gradu Duala
EGIBIDEk eta DEUSTOk zabalik dute Industria Digitaleko Unibertsitate Gradu Dualerako aurrematrikulazio-aldia. Gradu hori Deustuko Unibertsitatearen eta Arabako Egibide Unibertsitatearen Egoitzan ematen da, Pozoa kaleko Arriaga eraikinean. 8.000 m2 baino gehiago ditu, eta ikasgelak ikus-entzunezko baliabideez, wifi sareaz eta tailer eta laborategi espezializatuez hornituta daude.
Gradu hori ikasita, industria arloko enpresetan digitalizazioa sustatzen lagundu ahal izango duzu, lehiakortasun eta kalitate mailak hobetuz.
TREBAKUNTZA TEKNOLOGIKOA
Gaikuntza teknologiko handia 4.0 industrian, enplegu eskaera handia duen sektore batean sartzeko aukera emango dizuna
SARBIDEA
Batxilergoa edo Lanbide Heziketako goi mailako gradu bat ikasi baduzu, sartu ahal izango zara unibertsitateko gradu honetan.
GRADU DUALA
Unibertsitatean ikasiko duzu eta 2. mailatik aurrera hasiko zara lanean, estatuko eta nazioarteko 20 enpresa baino gehiagok parte hartzen duten prestakuntzaren barruan: Guardian, Mercedes Benz, Michelín, besteak beste.
FINANTZATU ZURE PRESTAKUNTZA
Finantzatu zure prestakuntza: lehenengo mailan, Vital Fundazioaren laguntzarekin, eta 2., 3. eta 4. mailetan, ordaindutako enpresan egindako egonaldiari esker.