NOR GARA
75 urte baino gehiago hezkuntzan bete-betean murgilduta daramatzagu gure campusetan, Arriaga, Jesús Obrero, Mendizorrotza, Molinuevo eta Nieves Canon. EGIBIDE gara. Zure proiektuen eskola!
2022-2027 Estrategia
Patronatuaren 2022ko abenduaren 15eko bileran, Egibideren 2022-2027 aldirako plangintza estrategikoa onartu zen.
HEMEN kontsulta daiteke onartu den Plangintza estrategikoaren dokumentu osoa. Jarraian, proiektuaren elementu nagusiak jasotzen dira, bere egitekotik hasita:
Egibide gizarte ekimeneko kristau zentroa da, Elizbarrutiko Eskolek eta Jesus Obrerok sortu eta inspiratua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen ditu.
Egibiden pertsona kontzienteak, trebeak, errukitsuak eta konprometituak prestatzen ditugu, beren gizarte- eta enpresa-ingurunearekin arduratsua den hezkuntza-komunitate batetik. Pertsonak ikasketetatik lan-mundura igarotzea errazten dugu, eta bizitzan zeharreko prestakuntzan laguntzen diegu.
Haren balioak honako hauek dira: pertsonaren zentraltasuna eta garapen integrala; aniztasunarekiko errespetua; komunitatea, guztion ongiaren bilaketaren adierazpen gisa; zerbitzu-jarrera egiten dugun guztian; eta gure arteko konfiantza, lankidetza hobea lortzeko oinarri gisa.
21-22 ikasturtean egindako diagnostikoaren ondorioz, 7 erronka edo ildo estrategiko formulatu dira lau dimentsiotan.
- Gure asmoa ikasleen autonomia handitzea da, pertsonalizazioaren eta hezkuntza-proposamen integralago baten bidez.
- Gure proiektuaren euskarri diren hezkuntza-prozesuak, tutoretza kolektiboaren eta hezkuntza-berrikuntzaren dimentsioak azpimarratuta.
- Erakundearen bilakaera, hezitzaileen erdiraturantz eta autonomiarantz egingo duena, batez ere lidergo-rolak hartzen dituztenena.
- Hezkuntza-lana egiten duten pertsonak, proiektuaren oinarri, eta komunikazio-prozesu eraginkorren bidez aintzatespenari, prestakuntzari eta barne- eta kanpo-kohesioari buruzko gaiak azpimarratzen dituztenak.
Hezkuntza Eredu Propioa sendotu eta hedatu
EGIBIDEk XXI. mendeko gizartearekin konektatuta dagoen hezkuntza eredua eskaintzen du. Dokumentu honen testuinguru atalean jasota dauden aldaketa sozialei kasu egiten diegu (gero eta arinagoak eta iraunkorragoak). Gure konpromisoa erantzun egokiena eman nahi diegun ikasle, familia, enpresa eta erronka sozialei ulertzea da, modu sakonean.
Gure hezkuntza eredua gure identitateari estu dago lotuta, eta hori mundu justu bat eraikitzearen alde ulertzeko dugun moduan jasota dauden dokumentuetan era zabal batean agertzen da: “EGIBIDE, berezko izaera”, “Pertsona. Nortasun eta Xedea”, “Balioak eta Kode Etikoa”. Dokumentu hauetan gure bokazio soziala aditzera emanda dago: gure ikasleak errealitatea ulertu eta eraldatzeko gai izan daitezen hezi nahi dugu. Horregatik, EGIBIDEren hezkuntza ereduan, balioak praktikan jartzeko hezkuntza eta pertsona ororen inklusioa ardatz nagusiak dira.
EGIBIDEren hezkuntza eredu propioa osatzen duten elementuak, campus eta etapa ezberdinetako hainbat foro eta talderen aldetik landuak izan dira azken urteotan. Baina, hurrengo urtetara begira, ibilbidea gelditzen zaigu oraindik: ereduaren alderdi batzuk argitu behar ditugu, mezu nagusiei forma eman beharra dugu modu homogeneo eta partekatuan uler ditzagun eta horiek familiei komunikatu, eta, azkenik, hasitako praktika zein esperientzia batzuk zabaldu eta finkatu. Gure ereduaren elementu nagusiak ondorengoak dira:
- Hezkuntza pertsonalizatu baten aldeko apustua, ikasleen tutoretza eta bere lan-orientabidearen bitartez. EGIBIDEren aktibo handienetako bat da; eta bera posible da, alde batetik, hezitzaileen esperientzia eta profesionaltasunari esker, eta, bestetik, ibilbide pertsonalizatuak aurkeztera baimentzen digun eskaintza zabalari esker. Eskaintza hauek balio bereizgarri handikoak dira, esate baterako, LHri lotutako batxilergoak eta lan-munduarekiko lokera.
- Hezkuntza Proiektuaren zeharkako dimentsioen sakontasuna (barnekotasuna, pastorala, kirolak, elkartasuna, ingurugiroa, herritarren parte-hartzea eta berdintasuna). Berezko eredu bat dugu, eta bera balio eta bizikidetasunean oinarritutako gure hezkuntza izatea nahi dugu, gazteleraz deitzen diren 4Cs (Kontzienteak, Aditua, Konprometitua eta Bihozbera) eta Nortasun zein Xede arloen zabaltze-planetan zehaztuta. Erronka jarraitzea eta fase guztietako bere ezarpenean irautea da.
- Berrikuntza pedagogikoen aldeko apustua. Azken urteotan proiektu bidezko lana hasi dugu, EtHazi (LH) eta Proiek2d-en (DBH) bitartez. Datozen 4 urteetako erronka ezarpen hau osatzea da, ikasturte eta etapa gehiagotara zabalduz eta gure ikasleen ikaskuntzan duen eragina ebaluatuz. Proiektu bidezko lanak ikasleen ezaguerak eta trebetasunak barneratzen ditu. Ikasgeletako IKTak berrikuntza pedagogiko horren zati dira.
- Eleaniztasunean aurrera egin, gaur egun dauden hizkuntza-ereduen arteko zatiketa gaindituko duen ikuspegi batekin, inklusioa sustatzeko. Fase ezberdinetarako eskumenen lorpenen helburuak zehaztu behar ditugu, horiek gure ikasleen errealitate sozialari lotuz, eta hezitzaileen garapenaren programari uztartuz, bide batez.
Fase bakoitzak bere ezaugarri eta zailtasun propioak izanik, gure xedea elementu hauek gure hezkuntza-etapa guztietan, familia profesionaletan eta campusetan homogeneizatzea da. Ondoriozko ereduaren aldeko apustua mantenduz, eta beti ere bere etengabeko hobekuntzari adi egonez. “EGIBIDE estilo” bat garatu eta komunikatu nahi dugu; familia, ikasleria eta gizartearen aldetik ezagut eta aintzat har daitekeena, eta gainerako ikastetxeetatik bereiztuko gaituena.
1. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
1.1 | Modu argi eta laburrean EGIBIDEren hezkuntza-ereduaren mamia azaldu, hezitzaile guztiok partekatutako erreferentzia eredu bat izan dezagun eta bai ikasle, bai familiekin komunikazio on bat posible egin dezagun. |
1.2 | Proiektu bidezko lanaren metodologiaren ezarpenean aurrera egiteko eman beharreko hurrengo urratsak zehaztu:
|
1.3. | Gure ikasleen errealitate soziala kontuan izanik, eleaniztasunari buruzko erronkaren inguruan ikuspuntu argia definitu; eta honek eskumen egokien mailen lorpena bermatuko duten epe ertain eta luzera begirako apustuak markatuko ditu.</strong |
1.4 | Pertsona multzo konkretu batekin zeregin bat burutzeko inplikatuta dauden irakasleen artean talde-lana bultzatzeko plangintza bat egin (ikasgaien titularrak, PTak (Pedagogia Terapeutikoak), HIPak (Hizkuntza-Indartze Proiektuak), HLEk (Hizkuntza Laguntzarako Espezialistak)), guztien artean koordinatuz. |
1.5. | LHrekin koordinatutako batxilergo teknologiko espezializatua sustatu eta garatu. |
Beste proiektu estrategiko | |
1.6 | Familiak hezkuntzaren partaide izan daitezen plangintza berezi bat landu. “Familia eta eskola” proiektua. Ardatzetako bat euren seme-alaben proiektu eta amaierako produktuen aurkezpenean familien inplikazioa izan beharko litzateke. |
1.7 | Ondo egituratutako, ospea duen eta egonkortutako hizkuntzen errefortzu plangintza bat landu (1.3 proiektuaren hausnarketarekin bat datorrena)
|
1.8 | 4 DBH+LH+Batx elkarrekiko erlazioari buruzko plangintza berezi bat egin: modalitateko edo hautazko ikasgaiak LHrekin elkarlanean, bi etapen ikasleak enpresentzako proiektuetan elkarlanean, enpresetan egonaldiak egiten dituzten irakasleak, Batxilergoko ikasgaien hainbat programazio laburtuen diseinu partekatua. |
1.10 | Prestakuntza integrala/zeharkako prestakuntza neurtzeko aukera esploratu. |
Descargatu PDF
Komunikazioa eta markaren antzematea
EGIBIDE errealitate sozial garrantzitsua da. Gizartearen aldetik markaren ezagutza eta antzematearen maila hobetu nahi dugu, baita bere asoziazioa ere, gure historiaren puntu sendo, definitutako balio eta gizartearekin duen loturarekin. Komunikazioan egiten dugun ahalegin estrategiko honekin, ondorengoa jarraitzen dugu:
- Familia eta ikasleak eskaintzen dugun prestakuntzagatik erakarriak senti daitezela eta gu aukera gaitzatela.
- Enpresek gure proposamenak balora ditzatela, eta gure ikasleak kontratatu eta gure prestakuntza jaso nahi izan ditzatela.
- Gizarteak EGIBIDE Arabako garapen sozial eta ekonomikorako proiektu baliotsu bat bezala ikus dezala.
- EGIBIDE markaren lotura DBH eta Batxilergoaren eskaintzari begira sendotu, DBHko ikasleen geureganatzea hobetzeko, hauek Batxilergo eta LHrako harrobia baitira.
Gure komunikazio estrategiaren baitan baliatzeko giltzarri iruditzen zaizkigun indarrak ditugula uste dugu:
- Pertsona orori irekitzean aditzera ematen den proiektuaren izaera soziala.
- kapilaritate soziala (hezitzaileen zenbakia, familiak, ikasleak, graduatuak, enpresak,…) eta honek aho-belarri komunikaziorako eskaintzen dituen aukerak. Horregatik, etapa, arlo eta campus ezberdinetako pertsonen elkar ezagutza zaindu eta hobetzea da garrantzitsua.
- Gure aurreko marken ospea.
- Ikasleengana heltzen den gure LH arautuaren ospea, eta enpresa zein langabeziaren mundura zabaltzen gaituen ez arautua.
- Instituzio eta enpresen balorazio baikorra.
- Eskaintza arautu eta ez arautu handia, baita 5 campusetan dugun presentzia fisikoa ere.
- EGIBIDE barruan ditugun marketineko profesional eta ikasleak.
Komunikazio tankera eta formatuen inguruan, gazteekin ere harremanetan jarri eta EGIBIDEren marka erakargarria egitea dugu erronka, modu eta formak etengabe gaurkotuz.
Azkenik, erronka honen garapenerako bi arrakasta-faktore daude: EGIBIDEren hezitzaile bakoitza ikastetxean egiten den lanaren preskribatzaile onenean bihurtu eta ikasleak edukien sorreraren prozesuan sartu. Lehenengoak, barne “berliluratze” prozesuaren beharra dauka eta bigarrena hiriko kapilaritate handiarentzako oinarri izango litzateke; eta, bestetik, EGIBIDE Alumnii-rentzako oinarri ezin hobea.
2. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
2.1 | ALUMNI proiektuaren sendotzea. Garai bateko ikasleak komunikazioaren ahalegin horren tartean sartu. |
2.2 | Web-orrialde eta komunikazioaren gainerako tresnen berritze estrategikoa, guztiok ikasgela, komunikabide, jardunaldi, etab.etan berresan ditzakegun mezu nagusiei begira. |
2.3 | Marketin eta ikasleak gureganatzeko plana landu, bereziki DBHrako eta indar handiagoa jarriz aurretiko izen-emate eta matrikularen aldez aurreko aldiei. |
2.4. | 2017an zehar, estrategiaren komunikazio plana ezarri, barne eta kanpora begira, hain zuzen ere: batzorde exekutiboa, patronatu, klaustro, irakasleria, garai bateko ikasleak, familiak, enpresak eta instituzioak zein komunikabideak.</strong |
Beste proiektu estrategiko | |
2.5 | Ate irekietako jardunaldiak edota familia eta enpresentzako jardunaldi teknikoak, proiektuka nola lantzen gabiltzan kontatzeko. |
2.6 | Komunikabide berrien irteera
|
2.7 | Horma-irudi digitalak campus guztietan. |
2.8 | EDUCAMOSen mailakako eta etengabeko hedatzea; bere dimentsio komunikatiboan. Proiektu hau nolanahi ere egin behar da. |
2.9 | Ekimen sozialak direla medio, oihartzun publikoa duten kanpainetan parte-hartzea, irudi publiko baikorra proiektatzeko. |
2.10 | Hezkuntza komunitatearen topaketa informalak, partaide izatearen sentimenduan sakondu eta hobetzeko. |
Aniztasunean aitzindariak izan
Aniztasuna (sozio-ekonomikoa, kulturala, kognitiboa, linguistikoa eta erlijiosoa) gure gizartearen errealitate bat da. Gure ikasleak anitzak dira eta izaten jarraituko dute. Aipaturiko aniztasun guztiek arreta berezia merezi dute, eta hezkuntza prozesuan zehar, modu positiboan kudeatzea da gure nahia.
Erronka hau pertsona bakoitza eta gizartearekiko, orokorrean, zerbitzu bokazio batetik planteatzen dugu. Egoera guztietan modu pertsonalizatuan lana egitea suposatzen du, pertsona bakoitzaren onena lortzeko.
Ezberdinen artean bizikidetasunerako jarrera eta trebetasunean hezitzeak banakotasuna, enpatia, malgutasuna eta barnekotasunarekiko errespetuan haztea suposatzen du, eta hauek etorkizuneko erakunde zein elkarteen aldetik eskatutako trebeziak dira.
Horregatik, aniztasuna AUKERATZAT bizitzeko apustua egiten dugu eta ABERASTASUN pertsonala izatea nahi dugu, berarekin daramatzan zailtasunei giltzarri positiboan aurre eginez. Etiketa eta estereotipoen aurka lana egingo dugu.
Guzti horretan aitzindariak izateko helburua eduki dezakegula konbentzituta gaude, ibilitako bidea dugulako, prestaturiko profesionalak, jakinduria, esparruak eta esperientziak ditugulako. Hori dela medio, beste erakundeei (ikastetxeak, enpresak, instituzio publikoak eta erakunde sozialak) aniztasunaren bidean ibili, hizkuntzak eta errealitate inklusiboak sortu eta bizikidetasunaren ereduetan aurrerapausoak ematearen alde laguntzeko aitzindari sozial batean bihurtu nahi dugu.
Kontziente gara, era beran, bakarrik ibili ezin dezakegun erronka dela hau. Laguntza behar dugu eta bilatuko dugu. Familiek, erakunde sozialek, beste ikastetxe eta instituzioek euren esperientziaz irakats gaitzakete eta euren lana zein ezagueran sostengatu. Aniztasuna modu baikorrean bizitzeak ez digu eragozten dituen konplexutasun eta zailtasuna ikusaraztea. Identitate propio eta ohituren hartu-eman eta birsorkuntza modu baikorrean bizi duen kultura komun batera heldu, edo ahulenen zaintza gizarte guztiaren lehentasun moduan hartzea zailtasun eta gatazkaz beteriko bidea da. Metodologiak, antolakuntza sistemak eta baliabideak garatu behako ditugu; erronka bat direnaren kontzientzia irabazteko aukera emango digutenak, eta horiei komunitate gisa erantzun behar diegu.
Horregatik, eman diogu protagonismoa erronka horri datozen 4 urteei begirako estrategian. Bera gure elementu bereizgarrietako bat izan dadin, gure eskaintza eta gizartearentzat, orokorrean, balio erantsi faktore gisa. Ondo egitearekin harro egon, eta komunikatu nahi dugu ikasleek, familiek eta gizarteak ezagutu eta baloratzeko.
3. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
3.1. | Baliabide horniduraren baitan (orokorrean) duen aniztasunaren kudeaketarako hobekuntza plana diseinatu:
• Guztientzako prestakuntzak • Eginkizun berezituak (orientatzaileak, PTak, etab.) • Inklusioaren aldeko metodologia berriak: tutoretza partekatuak, irakasleria partekatua, POI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) proiektuetan oinarritutako metodologia • Dedikazio eta koordinazio denborak |
3.2. | Beste eragile sozial, enpresa-eragile eta eragile instituzionalen ustezko finantza-laguntzak identifikatu, aniztasunari zuzendutako proiektuentzat. |
3.3. | Harrera Planean aurrerapausoak eman: harrerarako ikasgela baten presentzia bermatu eta Gasteizen erreferente izatea lortu. |
Beste proiektu estrategiko | |
3.4 | Jaiotza eta Gasteizko banaketa geografikoan aniztasun sozio-ekonomiko eta kulturalaren datuak aztertu. |
3.5. | Helburua berea egin; hizkuntzak, metodologiak, definizioak sortu; eta barne-kulturaren sorrera eta kanpoko agerikotasunean lana burutzen duten “Adituen komunitatea” eratu (%10). |
3.6. | Elkarrekin lana egiten dugun eragile sozialen mapa eraiki eta eurekin koordinazio mekanismo eraginkorrak adostu. |
Hezitzaileen Komunitatearen garapena
Hezkuntza eredu propioaren garapenak (berrikuntza metodologiko eta teknologikoak, eleaniztasuna, balioan oinarritutako heziketa eta familia zein enpresekin erlazioa), EGIBIDEren hezitzaileen komunitatea osatzen dugun pertsona guztioi erronka egiten digu. Eskuduntza tekniko, pedagogiko, erlazio- eta emozio-eskuduntzak integratuko dituzten balioanitzagoak diren profilerantz garatzea nahi dugu.
Modu etengabean trebatzeko denbora, baliabideak eta energia eraginkorki inbertitu beharra dugu. Gure aburuz hezitzaileen garapena prestakuntza ikastaroak eskaintzetik haratago doa. Ikasleek ikasten duten eran berrikuntzak sartzen ari garen bezala, guk ikasten dugun modutan ere eraberritu behar dugu, ondoren azaltzen ditugun jardunbideak bezalakoak erantsiz:
- Gure arteko ikaste-dinamikak, jada hainbat taldetan dugun ezaguera gainontzeko kurtso, etapa, campus, espezialitateei igortzeko. Praktika eta barne-prestakuntzako komunitateak.
- Ezaguerak handitzea aukera emango diguten enpresa eta beste ikastetxetan elkartruke eta egonaldiak.
- Lantaldea. Metodologia berriek ikasgai eta etapa ezberdinetako hezitzaile guztien artean koordinatzeko gai izatea eskatzen dute, baita behar bereziak artatzen dituzten hezitzaileekin ere.
- Ikastaro motzak, oso praktikoak, eta behar konkretuei zuzenduta.
- Iraupen luzeko prestakuntzak.
- Txanden plangintza, eta mentoring datozen urteetan erretiratuko diren pertsonen ezaguera taktiko osoaren igorpena bermatzeko.
Gainera, garapen prozesu hauek eraginkorrak izan daitezen lortzeko, informazio garrantzitsua antolatu eta sortu behar dugu, baita pertsonen kudeaketa prozesuak hobeto egituratu ere: balio-aniztasunak, lanpostu aldaketak, izendapenak eta lan-punten kudeaketa. Horiek bere talka hobeto aurreikusi eta kudeatzeko aukera eman behar dute, premien identifikazio ona eta beharrezkoak diren baliabideen ekarpenaren bitartez. Elkarrizketa areagotzea eta prozesu horietan pertsonen parte-hartzea oso garrantzitsua izango da, ahalik eta lerrokatze hoberena egon dadin banakako garapenen behar eta ikastetxearen premien artean.
Prozesu horiek guztiek, etorkizun eta aldaketekin, denon multzo-ikuspegi, elkarrekiko ezaguera handiago, giro hobe eta parte-hartze zein konpromiso hobea eratzera lagunduko dituzte. Datozen 4 urteetan hau izango da EGIBIDEren lehentasunetako bat.
4. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
4.1 | “Bilakaera” prozesua ezarri (ez soilik “ebaluazio”arena), bertatik prestakuntza eta karreraren garapenaren planak ondorioztatzeko. |
4.2 | Gaur egungo lan-prozesuak aztertu, dugun denbora hobeto aprobetxatzeko eta gure estres mailaren kudeaketan elkarri hobeto laguntzeko: nola eta denbora optimizatuz, baliabide eta bitartekoak ezarriz, eta eginbehar zein proiektu bakoitzari baliagai onenak egokituz. |
4.3 | Espezializazio, eskuduntza tekniko, trebetasunei buruzko informazioarekin data-baseak eguneratu; esleipen eta garapen planak irizpide hobeagoarekin egiteko. Gainera, “barruko adituak” identifikatzeko aukera emango digu, ezagutzaren barne mailako igorpenean giltzarri direlarik. |
4.4 | Ikaste-komunitateak martxan jarri, metodologia berrien (saio klinikoak) inguruan esperientzia eta zalantzak partekatzeko. |
4.5 | EGIBIDEn talentua eusteko plana ezarri. |
Beste proiektu estrategiko | |
4.6 | Datozen 4 urteetarako txanda-plana burutu. |
4.7 | Balio-aniztasunen kudeaketa, lanpostu aldaketak eta lan-punten kudeaketen prozedurak berrikusi eta hobetu. Modu pertsonalizatu, parte-hartzaile, iraunkor eta planifikatuan egin. |
4.8 | Prestakuntza plana (praktika, hezitzaileekin egindako diseinu partekatuak): Proiek2d, ingelesa, IKTak, aniztasuna, sormena, ekintzailetza, lantaldea… behar erreal eta zehatzak ikertu eta premia horien arabera prestakuntzak planifikatu. |
4.9 | Enpresen eskuduntzen beharrak ezagutzeko plan berezia burutu. Ikastetxe guztirako eskuduntza-multzoen mapa egin. |
Etapa, campus eta arloen arteko koordinazioa hobetu
EGIBIDEren hezkuntza eskaintza handia eta hezitzaile zein ikasleen kolektibo zabala eta anitza bere horretan dira balioak, baina onura biderkatzeko koordinazio eraginkorra ezartzearen beharra du:
- Ikasle eta familientzat, hezkuntza prozesuaren informazio, orientazio eta jarraipen egoki baten moduan. Etapen arteko kohesio handiagoak, hezkuntza estilo propioa eta gure ikasleen garapen osoa finkatzera laguntzen du.
- Hezitzaileentzat. Hauek EGIBIDErekin duten euren partaide izatearen sentimendu eta identifikazioan aurrera egin dezakete, baita konfiantza giro batean lana egin eta euren ezaguerak eta bere profil profesionala aberastu ere, beste hezkuntza etapa eta kudeaketa arlotako lankideen arteko hartu-emanen bitartez. Koordinazio egoki batek desdoitzeak eta bikoiztasunak saihesten ditu, eta ikuskera hobetzearen alde Ikastetxearen funtzionamendu egokia egin, bai maila pedagogikoan, baita kudeaketa eredu gisa ere.
EGIBIDEk etapei kohesioa ematearen bokazioa du, Ikastetxearen alde lana egin eta bera ordezkatzeko pertsona oro modu aktiboan “denok bat” jarriz, eta horretarako koordinazio esparru egituratuak bideratzen ditu. Gaur egun, badaude hainbat funtzionatzen, esate baterako, hezitzaile eta ikasleekin egiten diren etapen arteko bilerak, langune, klaustro informatiboak eta EGIBIDE Eguna bezalako ekimen orokorrak. Hala eta guztiz ere, koordinazio eraginkorragoa lortzeko, ondorengoa sumatzen da faltan:
- Antolatzen ari diren talde eta proiektuak denbora eta baliabidez adostu eta ezarri (esparruak, pertsonak, komunikazio tresnak, etab…).
- Pertsona bakoitzaren eginkizun edo funtzioak ongi ezagutu eta komunikatu, dituzten baliabide eta denborak hobeto aprobetxatzeko, delegazioak eta komunikazio-zirkuituak ondo ulertuz eta igorriz, eta etapa zein arlotan erreferentzia duten pertsonak modu egokian identifikatuz. Lan-disfuntzio, bikoiztasun edo gainkargak saihestuko lirateke eta konfiantza irabazi.
- Ikasleei begirako orientazio-politika argia sortu elkartzen gaituena bistaratzeko eta gaur egun etapa ezberdinetan intentsitate handiarekin bizi den ”norgehiagoka”ren sentimendua saihesteko. Koordinazioa sustatzea da helburua, “EGIBIDEk irabazteko” eta campusean eman daitezkeen aldaketen aurrean familien lasaitasuna bermatzeko. Garrantzitsua da orientazio-politika hau errealista izatea, onarpen aukeretan itxaropen faltsuak ez sortzeko. Inportantea da ere klaustro osoak EGIBIDEren eskaintza guztia ongi ezagutzea.
- Informazio- eta komunikazio-tresnak eduki, bai ikasleen datuak izateko etapen arteko trantsizioari begira, bai beste etapetako kideak eta euren jakintza zein gaitasunak ezagutzeko. Harreman pertsonalaren bidez, ezagutza aberastuko duten informazio-tresnak izango dira.
Hezitzaile, ikasle eta familien asebetetzea hobetzeko lankidetzan oinarritzen diren lidergo, kudeaketa eta antolakuntza ereduen berrikuntzak esploratu. Delegazio mailak eta erabakiak hartzeko arduren banaketa aztertu, efikazia eta eraginkortasuna irabazteko.
5. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
5.1 | Etapa&campusen arteko elkarrekiko erlazio plana sortu: beste campus/etapetan hezitzaileen eskola-egonaldiak eta eskolaz kanpoko-egonaldiak, jardunbide onak partekatzeko saioak, irakasle talde bertikalak edukiak aztertu eta egituratzeko… Elkar hobeto ezagutzeko beharra dago. Topaketa ez formala sustatzea ere ona izango litzateke (kafe-aretoak, urte bukaerako bazkaria…) |
5.2. | Etapen arteko hezitzaileen mugikortasuna erraztu eta 2 etapetan lana bateragarri egin, balio-aniztasuna irabazi eta profilak aberasteko. |
5.3. | “Etapen arteko ikasleen mugimenduaren“ programa sortu ezagutza eta elkarrekintza hobetzeko: bisiten bitartez, eta bertan ikasleak etapa, euren esperientzia azaldu edo ikasgelan gainontzeko etapetako jardunbideen buruzagiak izaten dira; tailer eta laborategietara bisitak, beste etapetan “froga” ekintzak edo etapen arteko jarduera osagarriak egiten dituzte. Beste etapetan LHko ikasleek irakasten dituzten tailerreko praktika bateratuak sortu. |
Beste proiektu estrategiko | |
5.4. | Bide akademiko zehatzak definitu, eta horiek praktikoak behar dute izan euren ustezko ibilbidetan ikasleei laguntzeko. |
5.5 | Hezitzaile berrien Harrera Plana bultzatu eta aberastu. Lehen hilabeteetan hezitzaileak identifikatu, datozen pertsona berriei ongietorria egin (pertsonal aretoan argazkia, campusetik klaustrora arteko Koordinazio postan argazkia, Solasaldian ikusgaitasuna eman, etab.). |
5.6 | Gaur egungo lantaldeak berrikusi, arlo eta etapen arteko erlazio/koordinazioa errazten dituzten talde eta edukiak hedatuz. |
Gaur egungo eskaintza berrantolatu eta aukera berriak esploratu
EGIBIDEren indarretako bat eskaintzaren (geografiko eta akademikoa) zabaltasuna da, baita gure ikasleei era askotako ibilbideak eskaintzeko dugun gaitasuna ere. Erreferente izan eta ikasleen kopurua igo nahi baditugu, eskaintza bizirik mantenu beharra dugu behar sozial, enpresarial eta instituzionalei aurreratuz. “Mugimenduan” dugun gure eskaintza kontzebitu, barne mailan geure buruak hobeto ezagutzera, gure klaustroarentzat aukera profesional berriak irekitzera eta kontaktu zein erlazioak egitera lagunduko gaitu. Eskaintza oso, anitza eta ondo kokatuaren alde lana egiten badugu, elementu bereizgarri oso garrantzitsua izango dugu eta ikasleak erakarriko ditugu.
Helburu honek 2 erronka osagarri dakartza:
- Gaur egungo eskaintzaren berrantolaketa, eta horrek ikasleei geografikoki hurbiltzeko (demografia-hedapenaren eremuak aldatu egin dira) aukera emango digu; eta azpiegitura, hornikuntza berrietan egiten diren inbertsioak eta taldeen koordinazioaren probetxuagatik eraginkortasun eta kalitate handiagoak lortu. Gaurko eskaintza iraganaldiaren inertziaren ondorioa da eta orain ustezko berrantolaketak planteatzeko garai ona da.
- Ikasle berriak hartzeko eskaintza berriak bultzatzea. Gizarteak eta enpresek etengabeko prestakuntza eskatzen dute gero eta gehiago. Asmo handiko eskaintza ez arautu bat (aurrez aurrekoa eta online) prestatzeko helburu izan dezakegu, gure ikasleen oinarria handituz eta, era berean, enpresekin ditugun harremanak eta lana bilatzen laguntzeko aukerak hobetuz. Beste herrialdetako eskaintza aztertuz, eta enpresa mundu, unibertsitate eta hezkuntza alorreko gainontzeko eragileekin egin ditzakegun esperientzien trukearekin eskaintza arautua aberasteko aukera izan dezakegu.
Hori lortzeko, beharrezkoa izango dugu:
- Kanpora irteten eta beste errealitatetatik ikasiz aberastea.
- Enpresekin ditugun harremanetatik lortzen dugun informazio guztiaz hobeto baliatu eta, era berean, aukeren esplotazioa sistematizatzea.
- Prestakuntza eskaintza berriak proposatzea: online, LHren espezialitate berriak, LHrekin erlazioa duten batxilergo espezializatuak, nagusiei zuzendutako eskaintza ez arautuak, “esperientziaren ikasgela” mota (hezitzen ditugun familia profesionalekin erlazionatuta), nazioarte mailako trukerako eskaintzak, etab.
- Prestakuntzaren beste ekintza osagarrien egituraketa planteatzea: pymes-ekin aholkularitza, in-company prestakuntza, berrikuntza proiektuak, enpresa-ekimenak sortu (startups), unibertsitateekin proiektuak, etab.
- Gure instalazio eta ekipamenduak eguneratuta mantentzea, enpresarako prestakuntzan lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Eskaintza berri horietatik asko, beste aktorerekin lankidetza harremanak eratzetik pasatzen dira: unibertsitateak, enpresak, zentro teknologiko eta nazioarte mailako beste ikastetxe. EGIBIDE Alumni-ren sustatzeari ere oso lotuta dago. Horrek, harrobi gisa, enplegurako eta bizitza osorako prestakuntzan botere handia dauka.
6. Erronka- Lehentasunezko proiektu estrategikoak
6.1 | Zuzendaritzari planteamendu bat egiteko beharrezkoa den informazioa modu sakonean aztertzeko eta eskaintzaren berrantolaketari buruz erabaki egokiak hartzeko talde bat sortu. Beharrezkoa izango da aztertzea:
• Dugun ikasleen profila (jatorri geografikoa, ikastetxekoa, EGIBIDE aukeratzeko motibazioak, zerbitzuen beharrak…). • Biztanleriaren bilakaera EREMU GEOGRAFIKOENGATIK eta adinengatik. • Konpetentziaren eskaintza (gaur egungoa eta aurreikusitakoa). • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza dauzkaten KEko ikastetxeekin akordioak egiteko aukerak. • Kalitatezko eskaintza eta sinergiak bermatzeko zentzuz jokatuko duen hezitzaile-taldeen egitura. |
6.2 | Metodologia berriekin bat datozen inbertsio teknologiko eta azpiegituren inbertsioen estrategia burutu. Esparruak hezkuntza-eredu eta komunikazioari oso estu daude lotuta. |
6.3 | Zuzendaritza mahaian hezkuntza aukera berriak jarriko dituen “esploratzaileen talde” bat sortu. Horiek talde espezializatuak aztertuko dituzte eta euren ezarpenerako lehentasuna izango dute. Talde hau sustatuko da, besteak beste, trukean dauden ikasleen esperientziaz, enpresekin harremana duen irakasleriarengandik, unibertsitate edo enpresetara joan diren ikasle ohiengandik, partaide garen europar-programa eta beste hezkuntza- zein enpresa-sarerengatik. |
6.4. | Gainontzeko familia profesionalekin batera, honako ekimenak aurrera eramango dituen egitura berezia sortu: pymes eta gainontzeko ikastetxe zein unibertsitaterekin hezkuntzarekin zerikusia ez duten berrikuntza proiektuak, aholkularitzakoak; enpresa-ekimen berrien hazia izan daitezkeenak. |
Beste proiektu estrategiko | |
6.5 | 3 urtera begira, hezkuntza ez arautuarentzat asmo handiko Plana eratu. Dauden ideien artean, online prestakuntza, hizkuntzen eskaintza (eskaintzen ditugun espezializazio teknikoetara lotuta), esperientzien ikasgelak, etab. esplora daitezke. |
Gizartearekiko konexioarekin sakondu
EGIBIDE gure gizartean dago eta gure gizartea EGIBIDEn dago. Gizartea aldakorra da: malgutasuna eskatzen digu, baina nortasuna galdu gabe. Beste eragileekin konektatuta egoteko beharra dugu, eurengan eragin eta baita eurek guregan ere. Modu horretan, gizarteak dituen premiei erantzuten diegu, eta, era berean, gure baloreekin bat datorren bere eraldaketan eragina dugu. Abiapuntu bikaina dugu:
- Lurraldean esanguratsuenak diren instituzio publikoekin erlazio onak, banan-banan eta metatutako sareen bitartez. Gizarteari egiten diogun ekarpena modu baikorrean baloratzen dute. Hezkuntza sustapen, sustapen ekonomiko eta ingurumen-sustapen alorretan zehazten dira.
- Enplegu eta langileen prestakuntzarekin lotura handia duten enpresa eta bere elkarteekin ezarritako lankidetzak.
- Hirugarren sektorearen erakundeekin erlazioak: Alboan, Caritas eta gainerakoGKEak,..
- Europar ikastetxeekin itunak (Ingalaterra, Italia,..).
- Komunikabideekin harremanak.
- Kristau Eskola, HETEL eta EDUCSI sareetan parte-hartze aktibo eta arduratsua, baita Elizbarrutiko unitate pastoraletan ere.
Datozen 4 urteetako erronka erlazio horien ikuspen estrategikoa izatea da; euren inguruan sakondu, eta gure hezkuntza eskaintza jarduera gehigarriekin eta “errealitatean egotea” baimentzen diguten gizartearen inputekin aberasteko moduan kudeatzeko. Lehentasuna ondorengo eremuei emango diegu, zehatz-mehatz:
- Gure hezkuntza proposamenaren hobekuntza, EGIBIDEren antzerako baldintzetako familiak artatzen dituzten ikastetxeekin, bereziki.
- Familiekin lotura eta konpromisoa(IGEak).
- Prestakuntzan elkarrekin lana egiten dugun enpresekin lotura. Eurekin gure eskaintza areagotu dezakegu.
- EGIBIDE Alumni-ren sustatzea, enpresa eta etorkizuneko familiekin harremanetan jarraitzeko modu gisa.
- Lan-poltsen kudeaketa onari emango diogu garrantzia, lan munduan sartzeko ikasleekiko konpainia EGIBIDEren Xedearen zatia baita.
- Auzoko eta parrokiako ehun asoziatiboarekin erlazio gehiago, instalazioak bere zerbitzura jarriz.
- Europar zentro eta erakundeekin, gure ikasleria eta hezitzaileen programa eta proiektuen gauzatzea gehitu.
Ingurukoekin konektatzeko eginbehar horrek hezitzaile ugari, titularitate, familia eta ikasle-ohien artean partekatua izateko beharra dauka. Estrategikoa dela uste dugu, ez soilik hezkuntza errealitate sozialarekin lotzea onartzen digulako, baizik eta gure finantzaketa iturriak dibertsifikatu eta hezkuntza hoberena eskaintzen jarraitu ahal izateko baimena emango digulako, tasak gehitu gabe.
7. Lehentasunezko proiektu estrategikoak
7.1 | Asmo handiko proiektuentzako aparteko finantzaketa erakartze-plana garatu (zeinahi erronka estrategikoekin erlazionatuta: birkokapenak, inbertsioak, eskaintza berriak, aniztasuna, komunikazioa, etab.). EGIBIDEk dituen proiektu estrategikoetan inbertitzeko prest egon daitezkeen gainerako enpresa eta instituzioei EGIBIDEk berak zer erants dezakeenaren inguruan pentsatu. |
7.2 | Lehentasuna duten eragileekin erlazio-mapa landu; dauden erlazioak identifikatu, eta handiagotze zein areagotze helburuak ezarri:
|
7.3 | Lan-poltsen kudeaketa hobetzeko modua aztertu |
Beste proiektu estrategiko | |
7.4 | Industria eremuan emakume gehiago sartzeko enpresekin proiektua, EGIBIDEren genero-batzordea liderra izanik (sortua dagoena, baina oihartzun gutxirekin) eta arlo honetan irakasle emakumeen zenbakia handitzeko helburuari lotuta. |
7.5 | ISEK (Indize Sozio-ekonomikoa eta Kulturala) antzerakoa duten KEko ikastetxeekin itunak esploratu |
7.6 | Ikastetxearen nazioartekotze-plana garatu |
7.7 | Arratsaldeetan campusei bizitza emateko Plana landu |
7.8 | Jasangarritasunerako heziketa garatzeko plana egin, sektorearen erakunde eta enpresekin aliantzan, baita familia, irakasleria eta hezitzaileekin ere |
7.9 | Campus bakoitzeko ekintza-plana landu, eskualdeko elkarte zibil, auzo- eta parrokiako-elkarteekin erlazioak estutzeko. |
7.10 | EGIBIDE Egunetik EGIBIDE Astera aurrera egin, jarduera ezberdinetan hezitzaile zein ikasleak konprometituz eta enpresa, familia, elkarteak, etab. erakarriz (jardunaldi teknologiko bat, EGIBIDE Alumni-ren jardunaldi edo ekitaldi berezi bat, etab…) |