Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.
Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da. Zentro osoaren ikuspegia izan behar du.
Horrela, eskaintzen dituen aukerei probetxurik handiena aterako zaio.
Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko. Ikastetxeek potentzial digitala garatzeko erreferentzia da: Digitalki Eskudunak diren Hezkuntza Erakundeetarako Europako Markoa (DigCompOrg).
Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) DBH – BATXILERGOA