Oscar eta Vanessa: Egibideko heroiak
Superheroiez hitz egiten dugunean “gauza handiak” egiten dituzten pertsonak datorzkigu burura eta ez gara konturatzen benetako superheroiak gure ondoan ditugun hezur-haragizko PERTSONA horiek direla, egunero-egunero euren esfortzu eta irmotasunez bizitza eta gizarteak inposatzen dituzten hesiak gainditzen dituzten pertsonak direla.
Egibide Arriaga Zereginen Ikaskuntza Gelako 1. zikloko lagunak horren adierazgarri dira. Eurokin tarte oso atsegina igaro genuen eta euren egunerokotasunari buruz gehiago ikasteko aukera eman ziguten.
Oscar: Igerilari eta futbolaria
2018an, Judizmendi igeriketa klubarekin Arabako txapelduna izan zen; 2018tik, “Deportivo Alavés Genuine” klubeko partaidea.
Vanessa: Rugby jokalaria.
2012tik, “Escor Gaztedi” klubeko partaidea.
Mila esker Oscar eta Vanessa gure heroiak izateagatik, gure elkarrizketarako prest egoteagatik eta zeuren nahiak, kexak eta esfortzuak ezagutarazteagatik!