Ongi etorri Euskaraldira!

Euskaraldia aurten ere hemen dago! Azaroaren 20a abendauren 4a bitartean, berriro ere gure hizkuntzaren aldeko gertaera izango da. Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

EGIBIDEtik gure Hezkuntza-Komunitate osoa animatzen dugu EUSKARALDIA programan parte hartzera, rol bat hautatuz: AHOBIZI edo BELARRIPREST. Aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ARIGUNE–en bidez.

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 

 

Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

 

 

Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).

 

 

Beraz, hurrengo estekan sartu eta eman izena!

Euskaraldian parte hartu nahi dut