2022-2023 ikasturtetik aurrera, “Zibersegurtasuna Informazio Teknologien inguruneetan” izeneko ikastaro berri bat egingo da Arriagako campusean.
Ziklo ondoko titulazio ofiziala da, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako
Ministerioak aitortua. 2022ko irailetik 2023ko ekainera garatuko da, eta 990
orduko iraupena izango du, enpresan 270 orduko prestakuntza-egonaldia barne
Ikastaroaren ordutegia arratsaldekoa izango da: astelehenetik ostiralera
15:15etik 21:15era. Honako goi-mailako heziketa-zikloetako tituludunei zuzenduta dago:
- Informatika eta Sareko Sistemen Administrazioa
- Web aplikazioen garapena
- Plataforma anitzeko aplikazioen garapena
- Telekomunikazio- eta informatika-sistemak
- Mantentze elektronikoa
Horri buruzko informazio gehiago duzun dokumentua lortzeko eskaneatu ondoko
QR kodea (ikastaroaren edukiak, profil profesionala, irteera profesionalak, etab.
Izena emateko epea maiatzaren 9tik 27ra bitartekoa da
Prestakuntza hau egiteko edo informazio gehiago jasotzeko interesa izanez gero,
formulario hau betetzeko eskatzen dizugu, eta zurekin harremanetan jarriko gara: