Gure hezitzailea, Eneko Martínez Goikolea, Lanbide Heziketako Espainiako Irakasle Onenaren finalista
Gure hezitzailea, Eneko Martínez Goikolea, Lanbide Heziketako Espainiako Irakasle Onenaren Educa Abanca Sarietako finalista da. Azaroaren 15ean jakinaraziko da behin betiko erabakia. Lan Harremanetan diplomatua eta Lan Zientzietan lizentziatua, bi hamarkada baino gehiago daramatza Egibiderekin lotuta, eta bertan Lan Prestakuntza eta Orientabidea ematen ditu. Gainera, 40 titulu baino gehiago argitaratu ditu eta aholkulari pedagogikoa ere bada.
Duela gutxi, izendapen hori zela eta, “El Correo” egunkariak elkarrizketa egin zion. Honekin batera doakizu elkarrizketa horretarako esteka.
Zorionak, Eneko!!