Ostalaritza Eskolak “Menu Solidarioa” antolatu du “Adela Araba”ren alde

 

EGIBIDE-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako jatetxeak “Adela Araba” (Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Federazioa) elkartearen aldeko menu solidarioa hartuko du ostegunean, otsailak 16.

Bazkaria 14:15ean izango da eta 18 €-ko kostua izango du. Federazioari 10 €emango zaizkio. Plazak mugatuak direnez, izena garaiz eta behar bezala eman behar da telefono zenbaki honetan: 945 01 01 40.