Ingurumena Hezkuntza

Gure Ingurumen Hezkuntza hau da:

  • SOLIDARIOA: gure Heziketa Zikloetako ikasleek DBH/Batxilergoko ikasleak prestatu eta laguntzen dituzte (belaunaldi barruko elkartasuna). Gainera, belaunaldi batek aurrekoa hezten du (belaunaldien arteko elkartasuna).
  • DEMOKRATIKOADBHko neska-mutilek beren artean aukeratzen dituzte Euskadiko, Espainiako eta Europako ingurumen-foroetako ordezkariak, eta beren ekintzak “Eginews” albiste-buletinaren bidez jakinarazten dituzte. Buletin hori hamabostean behin bidaltzen zaie gure ikasleei, posta elektronikoz.
  • ESKUDUNA:sistema eta proiektu ezagunenak erabiltzen ditu: ISO 14001, Nazioarteko Araua, EMAS Europako Erregelamendua eta Agenda 2030 Eskola Jasangarriak Nazioarteko Programa.
  • PARTEKATUA:Ingurumen Taldeak koordinatzen du haren garapena eta gauzatzea.

Gainera, familiekin, enpresekin, erakunde publikoekin, GKEekin eta bestelako erakundeekin lan egiten dugu, eta gure emaitzak jendaurrean jakinarazten ditugu urtero berritzen eta baliozkotzen den Ingurumen Adierazpenaren bidez.

Horren guztiaren erakusgarri dira, Kudeaketa Sistemen atalean aipatutakoez gain,  Eskola Jasangarriaren Ziurtagiriak  (“CPES Egibide BHIP”  y “CPIFP Egibide LHIPI” ) hezkuntzari, parte-hartzeari eta iraunkortasunari dagokienez ikastetxearen kalitatea aitortzen dutenak.

Aintzatespen horien baldintzak betetzeko eta gure ikasleak partaide egiteko, Eskolako 2030 Agenda (AE2030) garatzen dugu DBHn eta Batxilergoan, eta Lanbide Heziketarako 2030 Agenda (A2030FP), agenda horretako 17+1 Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) eta gaitasun ekosoziala bereganatuz.

Aipatutako Agendetako protagonista nagusia ikaslea da, eta parte-hartze aktiboa ziurtatu eta lana koordinatu ahal izateko, ikastetxeak ekoordezkarien figura definitu du: talde bakoitzeko ikasle bat, gainerako ikaskideekin solaskide gisa jarduten duena, ingurumen-gaiei buruz jasotzen duen informazioa partekatzen eta zabaltzen duena, eta horien ordezkariek proposamenak aurkezten dituzte Eskola eta Udal Foroetan.

Besteak beste, honako ekimen eta/edo jarduera hauek egiten dira:

  • Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntza gure elkarlaneko ikaskuntza-proiektuan sartu dugu: PROIEK2D DBHn, IKER2Deta GIZA2D Batxilergoan eta ERRONKA2D LH.
  • Eskola Jasangarria gara, eta IRAES 21en (Eskola horien euskal sarea) eta ESenREDen (Estatuko sarea) parte gara. DBHko ikasle talde batek, IRAES Taldeak, Eskola Jasangarriaren Programa egiten du ikasturtean zehar. Programa hori amaitzeko, ikasleen Eskola Konferentzia egiten da, eta bertan Euskadiko Konferentzian parte hartzeko ordezkariak aukeratzen dira.
  • Gure ikasleekin eta beste ikastetxe batzuekin hondakinen hierarkiaren printzipio europarra lantzen dugu, prebentzioan oinarritua, ”Ikusten duzuna baino gehiago dago / Mucho más de lo que ves bezalako proiektuetan, non dibertsitate funtzionala duten pertsonek, gure LHko ikasleen laguntzarekin, beste ikasle batzuk sentsibilizatzen dituzten, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen.
  • Gure elikadura-eredua birpentsatzeko ekimenak garatzen ditugu, guretzat eta gure Planetarentzat, gure Etxe Komunarentzat, ona ez dena aldatzeko: eskola baratze bat dugu Arriagako eta Molinuevoko campusetan, LHko ikasleek kudeatua, eta gure patioak naturalizatzen ari gara terraza berdeagoekin, zurezko enborrekin eta lorategi bertikalekin.

Gure ikasleei ikusgarritasuna emateko eta GJH17 (helburuak lortzeko aliantzak) bete ahal izateko, aktiboki parte hartzen dugu hemen kontsulta ditzakezun beste jarduera edo ekimen batzuetan