Martxoak 8: EGIBIDEko Zuzendaritza Batzordeko komunikatua Emakumeen aldeko Nazioarteko Egunaren ospaketan

Gizartean eta bereziki gure herrialdean dauden enplegu, lan baldintza eta soldatetan emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna nabarmena dela argi dago. Izan ere, gizonezkoekin alderatuz, emakumeek familiakoen zaintzan eta etxeko lanetan ardura handiagoa daukatela azpimarratu beharra dago%30eko soldata ezberdintasunaren inguruan dauden datu orokorrei begiratuz, 26 eta 45 urte bitarteko adina duten emakumeengan bereziki nabarmentzen da (amatasun eta hazkuntza garaian). Adinarekin datu honek goraka egiten du (65 urte baino gehiago duten emakumeen soldata adin bera duten gizonen soldataren erdia baino gutxiagokoa da, baita erretiratzen direnean ere). Datu hauek Gestha txostenetik hartu dira (Ogasun ministerioko teknikoen sindikatua, 2018ko otsaila)

EGIBIDEn soldata taulak sexu bazterkiari jarraituz aplikatzen ez diren arren, emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasuna honako arrazoiei erantzuna ematen diote:

  • Gizonekin konparatuz, emakumeen kopurua handiagoa da soldata kategoria baxuagoetan.
  • Erakundeko-karguen %63a gizonen eskuetan daude
  • Lanaldi-laburtzeen %89a emakumeek hartzen dute

Honek suposatzen du, 2017an, erakundeko emakumeek batazbesteko urteko soldata gordina gizonek baino %10,4 gutxiago jaso dutela

 

Dezberdintasun hau zuzendu ahal izateko hobeto ordainduta dauden lanbideetan emakumearen sarrera sustatu beharra daukagu eta, era berean, zuzendaritza lanpostuetarako sarbideetan dauden eragozpenak deuseztatu.

Lanbidearen aukeraketa funtsezkoa da desberdintasun hauen zuzenketan eta EGIBIDEko matrikulako datuak aztertzen ditugunean aurretik ibilbide luzea daukagula ikus dezakegu

 

MAILAK % EMAKUMEAK % GIZONAK
DBH 45 55
BATX 47 53
LH 32 68

Emakumeen kopurua LHn jaitsiera handia jasotzeaz gain, benetan arduratzen gaituena, formakuntza ziklo ezberdinen artean dagoen emakumeen banaketa ezberdintasuna da. Itxura pertsonalarekin eta administrazioarekin zer ikusirik duten zikloetan gehiengoak emakumezkoak dira (%60-97), ziklo industrialetan, ordea, emakumeen presentzia ez da esanguratsua (%2-17) (enplegagarritasuna eta soldata murrizketekin).

Guzti honengatik;

EGIBIDEn Emakunderen aurtengo martxoak 8ko kanpainaren garrantzia azpimarratu nahi dugu “Berdintasuna ikasi egiten da irakatsi berdintasuna”.

Gure izaera propioak esaten duen moduan, errealitatearen kontzientzia edukiz eta emakumeek jasan duten bidegabekeriarekin errukitsu izanez, euren alde konprometitu nahi gara.

Berdintasun batzordeetatik aurrera jarraituko dugu hezkuntza elkarte osoa gai honetan sentsibilizatzeko asmoz. Ikastetxeko Berdintasun Planaren inguruan lanean jarraituko dugu, Orientazio Akademiko Profesional Plana lanbidearen aukera inolako genero-baldintzapenik gabe egitean zentratuko da… baina berdintasuna poliki-poliki egi bihurtu dadin guztion parte-hartzea behar dugu.

 

 

Gaur, 2018ko martxoak 8, nazioarteko mailan egongo den grebara deituak gaude. Euskadin txanda bakoitzeko 4 ordutako paroa izango da. EGIBIDEko Zuzendaritza Batzordea emakumeen alde kokatzen da. Hurbiltasun honetatik, Zuzendaritza Batzordean parte hartzen duten gizonek hezkuntza elkarteko gizonezkoei zuzenduta dagoen elkartasun keinu bat proposatzen diete. Euren soldataren 4 ordu ematea, grebak sortarazten duen emakume lankideen soldata galera orekatzeko.