Lankidetzarako euskal agenteek kanpaina bati ekin diote lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen gaitasuna azpimarratzeko
(H)ABIAN 2030 gizarte eraldaketarako hezkuntzaren euskal estrategiaren baitan, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, hiru foru-aldundiek, Euskal Fondoak, EAEko hiru hiriburuetako udalek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, GGKEek, ikastetxeek eta komunikazio alorreko eragileek komunikazio-kanpaina bati ekin diote, COVID-19 krisialdiaren testuinguruan garapenerako lankidetza eta nazioarteko elkartasuna balioesteko amoz.
Horretarako, ikus-entzunezko hainbat material zabalduko da bi helburu nagusirekin: batetik, herritarrek COVID-19 pandemian izandako bizipenak lankidetzaren begiradaz berrinterpretatzea eta bestetik, garapenerako lankidetzak erronka globalei erantzuteko duen balio bereizlea erakustea.
Kanpainak bi aste iraungo du. Ikus-entzunezkoak zabaltzeaz gain, komunikabideetan gure herritik kanpo pandemiaren erronkei aurre egiteko garatzen ari diren elkartasuneko ekimenak hurbiltzea izango du helburu, bizitza-istorio eta testigantzen bidez.