HETELen 30 ikastetxeek konpromiso bat sinatu dute beraien estrategian GJHak bultzatzeko
HETELeko zuzendariek akordio bat sinatuz 2030 Agendaren lehentasunen euskal programan jasotako helburuak integratzeko erronkarekin duten konpromisoa islatu dute astean zehar.
Zehazki, 30 zuzendariek honako gai hauetan aurrera egiteko konpromisoa adierazi dute sinadura honen bidez:
- Garapen jasangarriko helburuen ezagutza hobetzea ikastetxeetako langileen, ikasleen eta familien artean
- Garapen iraunkorreko helburuak ikastetxeen estrategian txertatzea eta horiek lortzeko aliantzak sustatzea
- Garapen jasangarriaren helburuak integratzea ikastetxeetan erabilitako ikaskuntza-metodologian
Gai horiei heltzeko, joan den ikasturtean Garapen Jasangarriaren 2030erako Helburuek planteatzen dituzten mugarri eta erronketan aurrera egiteko sortutako Jasangarritasun lantaldearen laguntza izango dute.