“International Design” programa
Urtero bezala HETELeko beste ikastetxe batzuekin batera, EGIBIDEko Fabrikazio Mekananikoko Diseinuko bigarren mailako ikasleek, “International Design” programan hartu dute parte. Aurten La Salle Berrozpe, Arratiako Zulaibar Lanbide Ikastegia, Somorrostro Centro de Formación eta Salesianos de deusto, Herbehereetako Dordrecht hiriko Da vinci College-eko ikasleekin lan egin dute.
Egindako hainbat ekintzen artean, Gasteizen kokatuta dauden Estampaciones Rubi eta DETESA enpresak bisitatu dituzte ikasleek, automozio alorreko piezen estanpazioa, muntaia eta soldadura prozesuak barneratuz.
Herbehereetako ikasleen egonaldiak iraun dituen bi aste hauetan talde ezberdinetan lanean aritu ostean, Martxora arteko epea izango dute ikasleek proposatu zaien proiektua beraien taldekideekin garatzeko. Martxoaren 9an euskal ikasleak izango dira Herbehereetara joango direnak proiektuaren aurkezpena eta defentsa egitera.