“Avanza Orienta” izena emateko (DBH eta Batxilergoko irakasleentzako)

Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatutako AVANZA ORIENTAren III. edizioak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileak biltzen ditu berriro.

  • Enpresak agertoki berrietara egokitzeko gai diren profesionalak izateko duen beharra aztertuko dugu
  • orientazio-lanak dakarren erantzukizunari buruz hausnartuko dugu
  • hainbat sektoretako enpresetara hurbilduko gara, mundu akademikoaren eta lan-munduaren arteko harremanak estutzeko.

Sarrera dohanik (izena emateko derrigorrezkoa da).

 

SILVIA GIRONÉS

Gaur egun, Bartzelonako Diputazioko Lan Merkatuko Zerbitzuaren Lan, Talentu eta Teknologia Programan lan egiten du, eta Kataluniako Unibertsitate Irekiko (UOC) irakaslea da. Berrikuntzan eta enpresen sorreran aditua. Proiektu pertsonalizatuen bidezko hezkuntzari buruzko “ideietatik ekintzara” metodoaren egilea, “Nahiago dut ikasi baino hil” liburuan argitaratua. Hezkuntzaren eraldaketaren aldeko aktibista.

“HILDA GAUDE ETA EZ DAKIGU!”

Enpresek gero eta gehiago baloratzen eta bilatzen dute Lanbide Heziketa egin duten pertsonak kontratatzea. Ingurune berriak bere burua berrasmatzeko eta pertsona, makina eta sistemekin sarean elkarreragiteko gai diren profesionalak behar ditu. Eta oraindik zeure burua berrasmatzen hasi ez bazara, desagertzeko arriskuan zaude! Ezagutu nahi al dituzu birjaioaraziko zaituzten eta super orientatzaile bihurtuko zaituzten supergaitasunak, eta zure ikasleak super heroi bihurtuko dituena?

JAVIER BAHÓN

TUinnovas, Hezkuntza berrikuntza eta coachingerako nazioarteko laborategiko CEO-a. Ikaskuntza Kooperatiboko Nazioarteko Zentroko zuzendarikidea. Bahon erreferentea da kudeaketa emozionalean, aditua ikasketa kooperatiboan, aitzindaria berrikuntzan (MIT, Massachusetts), hezitzailea pentsamenduan oinarritutako ikaskuntzan (Boston) eta enbaxadorea ODS Ziurtatuan.

Programa ikaskuntza-estrategia interesgarri batekin osatuko da, komunitate akademikoak produkzio-sektorearekin eta hainbat lanbide-ingurunerekin harremana izan dezan.

AVANZA Orientak orientatzaileei aukera emango die hainbat eremutako enpresek nola funtzionatzen duten, zer balio sustatzen diren edo zer gaitasun baloratzen dituzten jakiteko.

TALENTUAREN ETA JARRERAREN ESKULTOREAK

Hezkuntzak curriculum-edukien irakaskuntza gainditzen du. Kognizioak edo pentsamenduak, emozioak eta lankidetza dira hezkuntzako profesionalak ziurtatu behar dituen hiru zutabeak. Nola? Emozioen kudeaketarekin, pentsamendu zorrotzerako estrategiekin, talde-kohesioarekin eta -balioekin, komunikazio enpatikorako trebetasunekin eta gaitasun metakognitiboarekin.