Ingurumen Ministerioaren onarpena
EGIBIDE eta bertako Guraso Elkarteen zenbait ordezkarik nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren egoitzan Mugikortasun Jasangarriaren Asteko Sarien VII edizioan brontzezko domina jaso zuten, Erakunde, Instituzio eta Enpresen kategorian.
Sari honek mugikortasun jasangarriaren alde, “MARTXA ALDA EZAZU!”proiektuaren barnean egindako lanaren aintzatespena suposatzen du. Proiektuak EGIBIDE eta bertako Guraso Elkarteen elkarlanaz gauzatu da eta gure ikasleen artean bizikletaren erabilera sustatzea du helburu.
Ingurumen Taldea eta Guraso Elkarteak bereziki zoriondu nahi ditugu egindako lan zoragarriagatik. Sari hau norabide honetan lanean jarraitzeko bizigarri izatea espero dugu.