Industria Digitaleko Unibertsitateko Gradu Dualaren 1. promozioak amaitu du prestakuntza Egibide Deusto Arriaga egoitzan
Datozen egunetan ezagutuko ditu Arabak Industria Digitaleko Unibertsitateko Gradu Dualeko 1. promozioa osatu dutenak, zehazki, LHtik zuzenean etorri ziren ikasleak (Batxilergokoa 20212022an amaituko da) Arabako Foru Aldundia eta Vital Fundazioari esker. 2018ko irailaren 5ean eman zituen lehenengo urratsak Egibide Deusto Arriaga egoitzan (ikusi aurkezpeneko argazkia). 110 ikaslek aukeratu dute unibertsitateko gradu hori hasieratik eta 68k jarri dituzte praktikan enpresa batean haien ezaguera guztiak. “Ikasketa hauek ahalik eta baldintzarik onenetan eta enpresen beharrizan aldakorretara egokituta laneratzeko prestatzen ditu”, gogoratu du Jónatan Ruiz de Garibayk, Graduko koordinatzaileak.
Bigarren mailatik, ikasleak industria eta teknologia sektoreko enpresa liderretan daude, hezkuntzako lankidetza hitzarmen bati esker, eta ordainsari bat jasotzen dute. Horrela, gelan ikasitakoari balioa eman eta praktikan jartzeaz gain, ikasketak finantzatzeko aukera dute ikasleek.
Egungo osasun krisia gorabehera, ikasleen % 83k egin ahal izan dute prestakuntza duala enpresa batean, bi tutorek gainbegiratuta, prestakuntza programak betetzen direla ziurtatzeko. Espainian gazteen arteko langabezia-tasa % 40,7koa izan da urte hasieran, Ekonomia, Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) barruko ekonomia garatuenetako altuena. Baina hori ez dator bat Industria Digitaleko Gradu Dualeko tituludunen laneratzeaz dauden aurreikuspenekin.
Enpresa ugarik une honetan bizi duten egoera kritikoa dela eta, enpresetako egonaldia ezeztatua ikusi duten ikasleentzat, eredu dual alternatibo bat diseinatu da, benetako erronketan oinarritua, bisitaldiak egin dira enpresetara eta enpresetako profesionalek gainbegiratu dituzte. Kasu batzuetan, prestakuntza dual alternatiboa Deusto Tech-en egin da, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatearen ikerketa sailean.