Ikerkuntzako Batxilergoa #iker2d “Diario Noticias de Álava” egunkarian
Diario Noticias de Álava egunkariak erreportaje polit bat argitaratu du Don Bosco Sariaren aurtengo edizioan gure Ikerkuntza Batxilergoko (Jesús Obreroko campusa) bi ikaslek izandako parte-hartzeari buruz.
Egunkariak Don Bosco Sari Nazionalaren 34. edizioko azken faserako sailkatutako Urko Gandíaren eta Markel Colladoren taldea bisitatu zuen nola garatu duten ikusteko asmoz.
Proiektuaren izena “Trenbide-bagoiak nitrogenozko zilindroekin akoplatzea, gehiegizko inpaktua saihesteko” da.
Aitor Ibabe, tutoreak gogorarazi digunez, “iaz ere sailkatu zuren, baina ezin izan zuten Zaragozara joan pandemiaren ondorioz ”. Datozen asteetan, #Iker2d Batxilergoko ikerketa proiektua defendatuko dute.
→ Berria irakurtzeko esteka ←