#iker2d Topaketa
Martxoaren 4an I. Iker2d topaketa egin zen Egibide-Jesus Obreron. Topaketa honen helburua Batxilergoko programa horretako ikasleek benetan ikertzen ote duten galderari erantzutea izan zen. Iker2d eta lotutako irakasgaietako irakasleekin batera, unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak eta Euskadiko zentro teknologikoetako arduradunak hurbildu ziren.
Dakigun moduan, #iker2d Egibideko Batxilergoak sustatutako ikerketa-programa da, gure ikasleak ikerketa teknologiko eta zientifikoaren garrantziaz sentsibilizatzeko balio duena. Ikasturte honetan, ia ehun eta laurogei ikasle ari dira programa aitzindari honen onuradun izaten. Izan ere, ikerketako Batxilergoko printzipioak aplikatuz, enpresa eta zentro teknologikoetara bisitak, hitzaldiak eta ikerketa proiektu bat egiteko aukera ematen du Iker2d-k.