“IKER2D”: lehen promozioko ikerketa taldee

 

Hiruhilekoaren amaierarekin eta Egibide Egunarekin bat eginez, “Iker2d” lehen promozioko ikerketa taldeek egindako amaierako lanak defendatu dituzte Nieves Cano eta Jesus Obrero epaimahaikideen aurrean. Guztira, hamabi lan aurkeztu dira honelako izenburu iradokitzaile hauekin “La influencia de la contaminación ambiental en las alergias del siglo XXI”, “Plastikoa suntsituko dugu hala hark suntsituko gaitu” edo “Energías alternativas en la automoción”, besteak beste.

Urduritasunez betetako eguna izan da, baina baita saritzekoa eta poztekoa ere, joan den ikasturtean aurreproiektuaren ernamuinarekin hasi zen lan akademiko batetatik jasotako fruituengatik. Udako hilabeteetan eta udazkenaren etorreran, taldeek euren artikulu zientifikoari forma eman zioten, bildutako datuetatik abiatuta. Eta orain, defentsaren ostean, ikasitakoaz gozatzeko unea iritsi da.

Ez dugu albistea itxi nahi proiektu-zuzendariei eskerrak eman gabe proiektuan izan duten etengabeko inplikazioagatik.

ZORIONAK!!

ARGAZKIAK

PRENTSA