“II. EGIBIDE SARIAK” ostegunean izango dira Molinuevo-ko campusetan

Ostegunean, ekainaren 6an, berriro ere “EGIBIDE SARIAK” izango ditugu. Sari hauen lehenengo edizioa pasa den ikasturtean izan zen gure ikastetxeko 75. urteurrenaren programaren barnean. Bigarren edizio honetan eta gure Hezkuntza Elkarteatik ekitaldia antolatzen duen taldeari esker, erakunde sozialak eta formakuntzara dedikatzen diren enpresak saritzearen irizpidea mantendu da.

Sarien banaketa EGIBIDE-Molinuevoko Areto Nagusian ospatuko da(San Ignacio de Loiola kalea, 6) 18:30etatik Aurrera.

Sarituak izango diren erakundeak honako hauek dira:

ERAKUNDE SOZIALAK

VITAL FUNDAZIOAEgibiderekin duen lotura historikoagatik. Gure ikasleak laguntzen duten hainbat programa martxan jartzeagatik, amankomunean dugun misio batetik abiatuta Arabako kohesio sozialaren alde egiteagatik.INDUSTRIA SEKTOREA 

(Mekanika, Mantenua, Automobilgintza, Elektrizitatea, Elektronika, Kimika, Informatika eta Inguru Giroa)

RPK S. Coop, gure ikasleriarekin, zenbait programen bitartez duen lotura estuagatikLH Duala, TKgune, Lantegietan Prestakuntza. Berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen enpresa bat da eta gu bezala, erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren aldekoa da.


ARABAKO OSASUN PUBLIKOKO LABORATEGIA (Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila), 20 urte hauetan Laborategiko LHko gure ikasleen hezkuntza integral, gizatiar eta profesionalaren alde egindako lanagatik bai Kimikako familian zein Osasun familian ere.


ZERBITZU SEKTOREA

(Estetika, Gizarte Integarzioa, Entitate Sozio-sanitarioak, Ostalaritza eta Administrazioa eta Finantzak)

ASESORAMIENTO Y GESTIÓN ASISTENCIAL S.L., titulartasun forala duen Ehari egoitza, desgaitasun intelektuala eta garapenekoa duten pertsonentzat zuzendutakoa, integrazio sozialen inguruko gaietan EGIBIDErekin elkarlanean jarduten duena. Bertan lanean, gainera, gure ikastetxeko hainbat ikasle ohi aurkitu ditzakegu.AIPAMEN BEREZIA

 
 

SAN PRUDENTZIO FUNDAZIOA, Arabako lurraldean izandako ibilbideagatik, bertan lan egiten duten pertsona eta enpresen bitartez. Aurten bere 50. urteurrena ospatzen du.