Pasa den ekainaren 6an Molinuevoko campusean gure ikasleen formakuntzan laguntzen dituzten erakunde eta enpresei emandako sarien banaketa ospatu zen. II EGIBIDE SARI hauetan giro ezin hobeaz gozatu genuen eta hezkuntzari dagokionean, urtero gure tailer eta geletatik pasatzen diren pertsonen baloreak eta ikuspegia, nola partekatzen dugun egiaztatzeko aukera ere.
Hauek izan ziren sarituak:
ERAKUNDE SOZIALAK
VITAL FUNDAZIOA, EGIBIDErekin duen lotura historikoagatik. Gure ikasleak laguntzen duten hainbat programa martxan jartzeagatik, amankomunean dugun misio batetik abiatuta Arabako kohesio sozialaren alde egiteagatik.
INDUSTRIA SEKTOREA
RPK S. Coop, gure ikasleriarekin, zenbait programen bitartez duen lotura estuagatik, LH Duala, TKgune, Lantegietan Prestakuntza. Berrikuntzaren aldeko apustua egiten duen enpresa bat da eta gu bezala, erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren aldekoa da.
ARABAKO OSASUN PUBLIKOKO LABORATEGIA (Eusko Jaurlaritzaren Osasun saila), 20 urte hauetan Laborategiko LHko gure ikasleen hezkuntza integral, gizatiar eta profesionalaren alde egindako lanagatik bai Kimikako familian zein Osasun familian ere.
ZERBITZU SEKTOREA
ASESORAMIENTO Y GESTIÓN ASISTENCIAL S.L., titulartasun forala duen Ehari egoitza, desgaitasun intelektuala eta garapenekoa duten pertsonentzat zuzendutakoa, integrazio sozialen inguruko gaietan EGIBIDErekin elkarlanean jarduten duena. Bertan lanean, gainera, gure ikastetxeko hainbat ikasle ohi aurkitu ditzakegu.
SARI BEREZIA
SAN PRUDENTZIO FUNDAZIOA, Arabako lurraldean izandako ibilbideagatik, bertan lan egiten duten pertsona eta enpresen bitartez. Aurten bere 50. urteurrena ospatzen du
ZORIONAK GUZTIOI!
[/av_textblock]