Egibideko I Poesia Txapelketa

Heldu da maiatza, koloreak bizien diren hilabetea,  basoen berdea edo loreen hori, more, larrosa eta gorria gehien alaitzen gaituen hilabetea.

Maiatza poesiaren hilabetea da. Egibiden, argi, kolore eta distiraz bete nahi ditugu gure Mediatekak, eta poemen bitartez gure hezkuntza komunitatearen sormen ahalmena bultzatu nahi dugu.

Egibideko I Poesia Txapelketa 

Zertan datza?

Zurekin, zure lagunekin, zure ikasleekin, zure lankideekin,…,  poema bat idatzi. Pertsona bati buruz, bizitzari buruz, udaberriari buruz, …, idatz dezakezu. Idatzi euskeraz edo erderaz, erosoago sentitzen zarena. Hau da, zuk nahi duzunari buruz, gaia librea da. Baldintza bakarra, gehienez 8 bertsotako poema izan beharko dela da.

Nola eta non entregatu dezakezu poesia?

  • Formatu fisikoan , zeure Mediatekako arduradunari.
  • Formatu digitalean, PDFn, Mediatekako posta elektronikora.
  • Ez ahaztu zure izena, abizena eta taldea jartzeaz!
  • Maiatzaren 24 arte duzu epea!

Baloratuko ditugun irizpideak:

Lorerik disdiratsu, bakar, hunkigarri, polit eta koloretsuenak saria izango du, lekuko liburu-dendaren bateko opari txartela!

Sari eta mailak:

  • Opari-txartela herriko dendetako liburudendan.
  • Poema irabazlearen erakusketa Egibideko mediateketan.
  • Epaimaila: Mediateka Taldea, Zuzendaritza taldea, pertsona hizkuntza proiektua. (Erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utz dezakete).

    – DBH:

  • Euskaraz: 30 €-ko lehen saria eta 20 €-ko bigarren saria.
  • Gaztelaniaz: 30 €-ko lehen saria eta 20 €-ko bigarren saria.
  • BATXILERGOA, LANBIDE HEZIKETA eta hezitzaileak
    • Euskaraz: 30 €-ko lehen saria eta 20 €-ko bigarren saria.
    • Gaztelaniaz: 30 €-ko lehen saria eta 20 €-ko bigarren saria.

 

Poemak bide direla … loratu ditzagun Mediatekak!