Hirugarren saria, Pablo Sanchez EGIBIDE-Mendizorrotzako ikaslearentzat, “XI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label txapelketa-n”

Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolako Pablo Sánchez Lopezek hirugarren saria lortu zuen “XI. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label txapelketa-n”, “Mutur Fina” platerarekin. HAZIk antolatuta eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolaren eta Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHren laguntzarekin ospatu zen Galdakaon.

Epaimahian zeuden Xabier Zabalak, Kirkilla Jatetxea; Zuriñe Garciak, Andra Mari Jatetxea; Imanol Muñozek, 2019ko Eusko Label Lehiaketaren irabazlea; David Garciak, Basatxerri eta Josu Garaialdek, HAZI Fundazioa.

 

Zorionak Pablo Sariagatik!