ORIENTAZIOA

Orientazio eta Laguntza Psikopedagogikoko taldea hezitzaile desberdinez osaturik dago, non programa, zeregin eta ekintza zehatzak martxan jarriz, helburu berbera lortzeko elkarrekin lan egiten dugun: EGIBIDEko ikasleen garapen pertsonalean zehar euskarri izatea; sortzen zaizkien behar eta eskaerak kontutan izanik eta eguneroko bizitzan tutoreei, irakasleei, ikaslegoari eta familiei sortzen zaizkien beharreei erantzuna emanez.

Gure ekintzak, hurrengo arloetan garatzen ditugu:

  • Irakaskuntza- ikaskuntza prozesuan euskarri
  • Aniztasuneri arreta
  • Tutoretza Ekintza
  • Orientazio Akademiko-profesionala
  • Bizikidetza

Tutoretza Ekintza

Ikasleen garapen osoari laguntzeko nahian, Tutoretza Ekintza Plana (PAT) garatu, zabaldu eta ebaluatzen da.

Aipaturiko Planean euskarri-prozesu honetan garatzeko ekintzak jasotzen dira: bereizitako erantzuna, talde-dinamikak, familientzat laguntza eta arreta, beste heziketa-baliabide batzuen eta irakaskuntza taldearen koordinazioa.

Tutoretza ekintzaren bitartez osasun arloa, pastoraltza, justizia eta solidaritaterako heziketa, berdintasuna, ingurumen, barnetasun, bizikidetza… gaiak lantzen eta garatzen dira, bakarkako, talde zein heziketa-komunitateko ekintzak eginez.

Aniztasunari Arreta

Norbanakoaren, familien eta gizarte egoerak oinarritzat harturik, ikasle bakoitzak bere ahalmen maila altuena lortzeko gure ikaslegoaren gaitasunak, interesak eta ikasketa erritmoak jasotzen dituzten irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak eta hezkuntza erantzunak bultzatzen ditugu.

Inklusibitatea abiapuntua izanik, hezkuntza arloan eman behar den laguntza ikasgela arruntan ematen da. Horregatik arlo instrumentaletan (matematika, lengua eta euskara) era inklusiboan lagunduko zaie ikasleei ahalik eta oinarrizko konpetentzia gehien lortzen gela barruan. Helburu bera jarraitzen duten Egokitzapen Kurrikularrak garatzen ditugu, ikasketak bere gaitasunak eta konpetentziak ahalik eta gehien garatu ditzan.

Ohi ez bezalakoak hurrengo zerbitzuak ditugu:

  • Heziketa Berezizko gelak.
  • Hizkuntza errefortzua.
  • Osagarrizko Eskolaratze Programa.
  • Dibertsifikazio Kurrikularra.
  • Aula de Aprendizaje de Tareas I y II.

Irakaskuntza-Ikaskuntza Prozesuan Euskarri

Koordinazioei eta irakaskuntza taldeei alderdi psikopedagogiko eta arauemaileen gainean aholkua eskaintzen dugu.

Era berean berrikuntza pedagogikoa bultzatu eta beharrak antzematen ditugu. Tutore eta hezitzaileen formakuntzak proposatzen ditugu guzti hau kontutan hartuz.

Etorkizunerako Orientazio Akademiko Eta Profesionala

Tutoretza Planaren barruan (PAT) ikasleen ikasketa eta lanbide arloari dagokien etorkizuneko erabakiak hartzeko laguntzen duten ekintzak proposatu eta koordinatzen ditugu. Honetarako EGIBIDEko ikasleekin, irakaslegoarekin eta familiekin gauzatzen ditugu ekintza ezberdinak, beti ere dagozkien mailetara eta hartu beharreko erabakiei egokitutako ekintzak izango dira, hauen artean tutoretza-orientazio saioak, familiekin saioak…

ORIENTA PROGRAMA

Bizikidetza

EGIBIDEKO hezkuntza elkarbizitza eraikitzen dugu eta honen parte diren kide guztien ongizatea hobetzea jarraitzen dugu, hezkuntza proiektuaren parte izatearen bitartez. Honetarako programa ezberdinak gauzatzen ditugu:

Ikasle-partehartzea

Gure ikasleria eskolako eguneroko bizitzan parte hartzera gonbidatzen dugu. Erabakiak hartzerakoan, gizartean parte hartzerakoan edo era asertiboan ideiak azaltzerakoan ikasleek beraien estrategia, jarrerak eta balioak garatuko dituztela ziur gaude.

Ikasle-partehartzea prozesu bat bezala hartzen dugu. Honen bitartez, ikasleak eskolarekiko eta gizartearekiko ikertu, pentsatu eta barneratu ditzake hauen aurrean dituen zentzuak, jarrerak eta berbaldiak.

Ikasle-partehartzea gizadiak garatzeko eta parte izateko tresna bat bezala ulertzen dugu.