HEZKUNTZA ESKAINTZA
Hezkuntza Eskaintza / Oinarrizko Lanbide Heziketa / Fabrikazioa eta muntaketa
Fabrikazioa eta muntaketa
Zer ikasiko dut?
- Eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoen, instalazio domotikoen eta telekomunikazio-instalazioen muntaketa edo mantentze-lanak egin ahal izateko materialak eta erremintak pilatzea.
- Kanalizazioak eta hodiak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki muntatzea.
- Eraikinetako behe-tentsioko instalazio elektrikoetan eta instalazio domotikoetan kableak jartzea, teknika eta prozedura normalizatuak aplikatuta
- Instalazio elektroteknikoetako tresneria eta beste elementu osagarri batzuk kalitate- eta segurtasun-baldintzetan eta ezarritako prozedurari jarraiki finkatzea
- Instalazioen oinarrizko proba eta egiaztapen funtzionalak zein arauzkoak egitea, tresna egokiak eta ezarritako prozedura erabilita
- Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria instalaziorako eta mantentze-lanetarako prestatzea
- Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura finkoak eta desmuntagarriak egitea, segurtasun-, funtzionaltasun- eta ekonomia-irizpideei jarraiki
- Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta eramangarrien bidez muntatzea eta doitzea, zati mugikorren doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta
- Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak mantentzeko lanak egitea, eta, horretarako, haiek erabiltzea eta kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzea
Non egingo dut lan?
- Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
- Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen muntatzailearen laguntzailea.
- Tresneria telefoniko eta telegrafikoen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
- Komunikazio-sistema eta tresnerien instalatzailearen laguntzailea.
- Instalazio telefonikoen instalatzaile eta konpontzailearen laguntzailea.
- Energia elektrikoa ekoizteko eta banatzeko industriako peoia.
- Manufaktura-industrietako peoiak.
- Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.