OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

DBHn bazaude baina eremu profesional batean prestatzen hasi nahi baduzu, Oinarrizko Graduko ziklo hauek zuretzat dira.

Oinarrizko Graduetan 2.000 prestakuntza-ordu izango dituzu, eta horiekin Oinarrizko Teknikari eta DBH titulua lortu ahal izango duzu.

Gainera, ziklo honen ondoren, prestatzen jarrai dezakezu eta erdi-mailako ikasketak egin.

Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:

a) Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasle-taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izan.

ONARRIZKO LANBIDE HEZIKETA ZIKLOAK