Hetelen Oinarrizko Lanbide Heziketako Bideoak, Euskaliten lehiaketaren publikoaren saria irabazi du

HETELen oinarrizko Lanbide Heziketako bideoaren bertsio laburtu bat publikoaren sariaren irabazle suertatu da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan egin den kudeaketari buruzko bideo-lehiaketaren 7. edizioan. Mila esker bozkatu duzuen pertsona guztiei!

Bideo honetan, HETELek, alde batetik, oinarrizko mailako irakasleek ikasleei laguntza pertsonalizatua emanez egiten duten lana erakusten du, eta, aldi berean, oinarrizko mailako Lanbide Heziketa aukera gisa erakutsi nahi da, pertsona askorentzat hasiera berri bat eta ilusioa berreskuratzeko formula bat baita. Abantean!

Gainera, HETELeko presidente Julen Elgetak, Confebask eta Orkestrako ordezkariekin batera, “Pertsonen kudeaketa: talentua, adina eta enpleguaren erronkak” mahai-inguruan parte hartu du, kudeaketa aurreratuaren asteko programan.

 

 

VIDEO: https://www.youtube.com/watch?v=FpCJcrbPM1g