HETELek eta Euskaltel Fundazioak Telekomunikazioen heziketa zikloko 50 ikasle inguru bildu dituzte fikziozko enpresa baten sare korporatibo bat garatzeko
50 ikasle eta erronka bat hilabetez: Taldeetan lan egitea, ikastetxean hainbat aplikazio-zerbitzariren instalazioa garatzeko, kokapen desberdinak dituen enpresa bat simulatuz. Hainbat egoitzatan kokatutako fikziozko enpresa baten sare korporatiboa garatuko dute. Erronka horri erantzuteko, ikasleek HETELeko Lanbide Heziketako beste ikastetxe batzuetako ikasleekin lan egingo dute, eta, horri esker, zeharkako konpetentziak garatu ahal izango dituzte, hala nola talde-lana, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, gaitasun teknikoekin batera.
Hain zuzen ere, gaur Bilboko BAT (B Accelerator Tower) eraikinean aurkeztu zaie erronka Zabalburu, Somorrostroko eta Egibideko ikasleei. Horrez gain, Elecnor enpresako Aitor Ibarguenek sektoreak ikasleentzat eskaintzen dituen aukeren ikuspegia aurkeztu du, laster lan-merkatura jauzi egingo dutelako. Euskaltel Fundazioak gazteen alde egiten du oro har, eta Lanbide Heziketaren alde bereziki, HETELekin duen konpromiso jarraituaren bidez. Lanbide Heziketa talentudun pertsonen harrobia da, eta, duten kualifikazioagatik, ezin hobeto egokitzen dira telekomunikazioen bihotza osatzen duten arloetan: sarearen hedapena, informazio-sistemak eta berrikuntza teknologikoa.