Gorka Goicoechea, Molinuevotik Alemaniara “celebrities” estilista gisa

 

Europa Biltzar Jauregian egin den LHko “AVANZA azokaren” barruan, gure Lanbide Heziketaren adibide on bati buruz entzuteko aukera izan dugu (Radio Vitoria) Gorka Goicoechearen inguruan.

Gorkak Ile-apainketa eta Kosmetika ikasi zuen Molinuevoko campusean, 2019-2020 ikasturtean diploma lortuz. Gaur egun, Ile-apainketako ofiziala izanik celebritien estilista gisa ari da lanean “Thecolorbar-en”, Darmstadten (Alemania). Gaur arte, pandemia garaian eta profesional moduan jardun duen lehen urtean, “Playboy” bezalako aldizkarietan, eta kosmetikoen munduko zenbait marketing kanpainetarako lan egin du, Armani, Dior… eta antzeko markekin lankidetzan arituz.