“Gorbeia” natura-parkearen bisita Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ikasleekin

EGIBIDE-Jesus Obreroko Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola 1º Mailako ikasleek “Gorbeia” Natura-Parkearen bisitan parte hartu zuten berriki.

Irteeraren helburuak hauek izan ziren:

  • Gorbeia natura-parkea ezagutu.
  • Habitat desberdinak aztertu, baita klimaren garrantzia landaretzan ere.
  • Flora eta faunako habitataren ezaugarriak aztertu.
  • Natura-parkearen hezitzaileak egiten duten lana ezagutu.
  • Oinatzak eta aztarnak bertan miatu.

Horretarako, Sarriaren parketxea inguratzen, 8 kilometroko ibilbide zirkularra egin zen bi begiraleren laguntzarekin. Transektuan zehar, Gorbeia natura-parkea osatutako eskualde bioklimatiko ezberdinei buruz hitz egin zen batez ere; baita nola goratasun eta lokalizazioaren arabera, klima atlantiko batetik mediterrano klimara igarotzen da ere, desberdin flora bereizten duen ingurunean oinarrituz.

Mila esker Ander Ibañez de Garayo Iturriaga irakasleari, natura-parkea bisitaren arduraduna izateagatik!

­